Hiperestekak editatzea

Writer dokumentu bateko hiperesteka batean + klik egiten duzunean, zure web nabigatzailea abiarazi da eta eskatutako web helbidea irekiko da. Sagurik erabiltzen ez baduzu, kokatu kurtsorea hiperestekaren barruan eta ireki laster-menua ā‡§+F10 erabilita, eta ondoren hautatu 'Ireki hiperesteka'.

Hiperesteka baten testua aldatzea

tip

Writer dokumentuetan, hiperestekaren barruko edozein lekutan klik egin dezakezu eta ikusgai dagoen testua editatu.


Hiperesteka uzten baduzu kurtsorea beste edozein tokitan kokatuta, testu ikusgaia soilik aldatuko da.

Hiperestekatik irteteko zuriune bat sartzen baduzu zuzenean azken karakterearen atzetik, zuzenketa automatikoak ā€“gaituta badago- aldatu egingo du helburuko URLa, ikusgai dagoen testukoa izan dadin.

tip

Dokumentu mota guztietan, 'Hiperesteka' elkarrizketa-koadroa ireki dezakezu hiperesteka bat editatzeko. Lehenik, ezarri kurtsorea hiperestekan edo zuzenean hiperestekaren aurrean eta, gero, egin klik tresna-barra estandarreko hiperestekaren ikonoan.


Hiperesteka baten URLa aldatzea

Hiperesteka guztien atributua aldatzea

  1. Ireki 'Estiloak' leihoa.

  2. Sakatu 'Karaktere-estiloak' ikonoa.

  3. Right-click the ā€œInternet Linkā€ or ā€œVisited Internet Linkā€ character style, and choose Edit Style.

  4. Elkarrizketa-koadroan, hautatu atributu berriak eta sakatu Ados botoia.

Hiperesteka-botoi bat editatzea

Hiperesteka-botoiak inprimakien diseinu moduan editatu behar dira.

  1. Hautatu Ikusi - Tresna-barrak eta gaitu 'Inprimaki-kontrolak' tresna-barra, egin klik 'Diseinu modua' ikonoan eta egin klik botoian. Botoiaren heldulekuak agertuko dira.

  2. Ireki laster-menua eta hautatu Kontrol-propietateak.

  3. Editatu propietatea kontrolaren elkarrizketa-koadroan.

Emaguzu laguntza!