LibreOffice 7.3 laguntza
Fontwork funtzionaltasuna testu formako arte-objektu grafikoak sortzeko erabili daiteke.
'Marrazkia' tresna-barra edo 'Fontwork' tresna-barra ez baduzu ikusten, aukeratu
tresna-barra gaitzeko.Marrazkia tresna-barran edo Fontwork tresna-barran, sakatu Fontwork Gallery ikonoa.
Fontwork galeria elkarrizketa-koadroan, hautatu Fontwork estilo bat eta sakatu 'Ados'.
Fontwork objektua zure dokumentuan txertatuko da. Fontwork objektuak forma pertsonalizatuak dira. '3D ezarpenak' tresna-barra erabiliz, 2D eta 3D arteko ikuspegia alda dezakezu edozein unetan.
Sakatu bi aldiz objektuan testua editatzeko moduan sartzeko.
Ordeztu Fontwork testu lehenetsia zure testuarekin.
Sakatu Esc tekla testua editatzeko modutik irteteko.
Egin klik fontwork objektuan. Hura atzeko planoan txertatuta badago, eutsi sakatuta ⌘Ctrl teklari klik egiten duzun bitartean.
Fontwork tresna-barra bistaratuko da. Fontwork tresna-barra ikusten ez baduzu, aukeratu Ikusi - Tresna-barrak - Fontwork.
Egin klik Fontwork tresna-barrako ikono batean.
Ikono hauek dituzu erabilgarri:
Fontwork galeria - beste Fontwork objektu bat gehitzen du
Fontwork forma - forma editatzen du
Altuera berdineko Fontwork letrak - karaktereen altuera aldatzen du
Fontwork lerrokatzea - testua lerrokatzen du
Fontwork karaktereen arteko tartea - karaktereen arteko tartea aldatzen du
Egin klik fontwork objektuan. Hura atzeko planoan txertatuta badago, eutsi sakatuta ⌘Ctrl teklari klik egiten duzun bitartean.
Hautatu propietateak Marrazki-objektuen propietateak tresna-barran. Marra-zabalera eta -kolorea, betegarriaren kolorea eta estiloa eta beste propietate batzuk alda ditzakezu.