Tresna-barrak erabiltzea

LibreOffice aplikazioan, tresna-barrak leiho nagusian atrakatuta egon daitezke edo leiho mugikor bereizi gisa agertu daitezke. Modu lehenetsian, ikusgai dauden tresna-barrak eta Ikusi - Tresna-barrak bidez irekitzen direnak atrakatuta ageri dira, eta haien kokagunea blokeatuta dago.

Tresna-barretako zenbait ikonok, adibidez, Letra-kolorea ikonoak, beste tresna-barra bat ireki dezakete. Sakatu ikonoaren ondoko gezia ikono gehiago dituen tresna-barra bat irekitzeko.

Orain, bi aukera dituzu: aktibatu nahi duzun ikonoa sakatzea, edo tresna-barrari titulu-barratik heldu eta arrastatzea saguaren botoia sakatuta duzun bitartean.

Tresna-barren testuingurua

Tresna-barra batzuk automatikoki irekitzen dira testuinguruaren arabera. Adibidez, testu-dokumentu bateko taulan klik egiten baduzu, 'Taula' tresna-barra irekiko da. Zenbakitutako paragrafo batean klik egiten baduzu, 'Buletak eta zenbakitzea' tresna-barra irekiko da.

warning

Modu lehenetsian, tresna-barrak ezkutatuta daude koaderno-barra aktibatuta dagoenean.


Tresna-barrak aldi baterako ixteko

Sakatu tresna-barraren titulu-barrako ikonoa edo aukeratu Itxi tresna-barra laster-menuan. Tresna-barra automatikoki erakutsiko da testuingurua berriro aktibo bihurtzean.

Tresna-barrak behin betiko ixteko

Tresna-barra ikusgai dagoen bitartean, aukeratu Ikusi - Tresna-barrak eta egin klik tresna-barraren izenean hautamarka kentzeko.

Itxitako tresna-barrak erakusteko

Atrakatutako tresna-barra bat desatrakatzeko

Egin eskuineko klik tresna-barran eta aukeratu Blokeatu tresna-barreren kokagunea laster-menuan, aukera hori markatu gabe geratu dadin. Helduleku bertikal bat agertuko da desblokeatutako tresna-barren hasieran, tresna-barra mugitu ahal izan dadin.

Atrakatutako tresna-barra bat blokeatzeko

Tresna-barren kokagunea blokeatzeko, aukeratu Blokeatu tresna-barraren kokagunea berriro laster-menuan, aukera hori markatuta geratu dadin.

Tresna-barrak tresna-barra mugikor bihurtzeko

Egin klik tresna-barraren heldulekuan eta arrastatu dokumentuaren barrura.

Tresna-barra mugikorra berriro finkatzeko

note

Tresna-barrak eta leihoak arrastatu eta jaregin funtzioaren bidez atrakatzea, sistemako leiho-kudeatzailearen ezarpenen arabera egongo da. Leiho bat lekuz aldatzean leihoaren eduki osoa erakusteko gaitu behar duzu sistema, kanpoko markoa bakarrik erakutsi beharrean.


Emaguzu laguntza!