Atributuak bilatzea

'Bilatu eta ordeztu' elkarrizketa-koadroak testu-dokumentuetan atributuak bilatzeko aukera eskaintzen du.

Zuzeneko formatuaren edo estiloen bidez aplikatutako atributuak dituzten testuak bilatu ditzakezu. Adibidez, Letra-tipoa atributua bilatzen ari bazara, letra-tipo lehenetsia erabiltzen ez duten testuko instantzia guztiak aurkituko dira. Zuzenean kodetutako letra-tipoaren atributua duten testu guztiak eta estilo baten bidez letra-tipoaren atributua aldatuta duten testu guztiak aurkituko dira.

tip

Edozein letra-tipo duen testua izenaren bidez bilatu nahi baduzu, sakatu Formatua botoia LibreOffice Writerreko Bilatu eta ordeztu elkarrizketa-koadroan.


note

Bilatu nahi dituzun atributuak hautatu ondoren, LibreOffice Writer aplikazioko Bilatu eta ordeztu elkarrizketa-koadroko Beste aukera batzuk areako Paragrafo-estiloak koadroa Sartu estiloak aukerara aldatuko da.


note

Zuzeneko formatuaren eta estiloen bidez ezarritako atributuak dituzten testuak bilatu nahi badituzu, hautatu Sartu estiloak koadroa.


note

Atributuen bilaketa-irizpideak Bilatu koadroaren behealdean zerrendatuta daude.


Letra-tipoaren aldaketa guztiak bilatzeko

  1. Aukeratu Editatu - Bilatu eta ordeztu.

  2. Beharrezkoa izanez gero, garbitu Bilatu testu-koadroa.

  3. Sakatu Atributuak.

  4. Atributuak elkarrizketa-koadroan, hautatu Letra-tipoa kontrol-laukia eta sakatu 'Ados'.

    Bilatu eta ordeztu elkarrizketa-koadroan, 'Letra-tipoa' ikusiko duzu Bilatu testu-koadroaren azpian.

  5. Sakatu Bilatu hurrengoa botoia.

Letra-tipoaren aldaketaren bat, zuzenean edo dagokion estiloa esleituz, aplikatu diren leku guztiak aurkituko dira.

'Bilatu eta ordeztu' modua berrezartzeko

Uneko atributuen bilaketa geldiarazteko, berrezarri Bilatu eta ordeztu elkarrizketa-koadroa modu arruntera.

Bilatu eta ordeztu elkarrizketa-koadroa

Emaguzu laguntza!