LibreOffice 24.8 laguntza
Hainbat iragazki-baldintza OR boolearrarekin konektatzeko, sakatu iragazki-barrako Iragazki-nabigatzailea ikonoa. Iragazki-nabigatzailea leihoa irekiko da.
Ezarritako iragazki-baldintzak Iragazki-nabigatzailean ageri dira. Iragazki bat ezarri ondoren, iragazki huts bat ikusiko da Iragazki-nabigatzailearen beheko aldean. Sarrera hori hautatzeko, egin klik 'Edo' hitzean. Iragazki hutsaren sarrera hautatu ondoren, iragazki-baldintza gehiago sartu daitezke inprimakian. Baldintza horiek OR boolear bidez daude estekatuta aurretik definitutako baldintzekin.
Laster-menua Iragazki-nabigatzaileko edozein sarreratatik deitu daiteke. Area horretako iragazki-baldintzak zuzenean testu modura editatu daitezke. Eremu batek edukia duen ala ez egiaztatu nahi bada, "hutsik" iragazki-baldintza (SQL:'Is Null') edo "hutsik ez" (SQL: 'Is not Null') hautatu daiteke. Posible da sarrera ezabatzea laster-menua erabilita.
Iragazki-baldintzak mugitu daitezke Iragazki-nabigatzailea erabilita, haiek arrastatu eta jareginez, edo +Alt+gorako gezia edo +Alt+beherako gezia. Iragazki-baldintzak kopiatzeko, arrastatu haiek teklari sakatuta eusten diozun bitartean.