Dokumentuak beste formatu batean gordetzea

  1. Aukeratu Fitxategia - Gorde honela. Gorde honela elkarrizketa-koadroa ikusiko duzu.

  2. Gorde honela edo Fitxategi mota zerrenda-koadroan, hautatu erabili nahi duzun formatua.

  3. Idatzi izena Fitxategi-izena koadroan eta sakatu Gorde.

Fitxategien elkarrizketa-koadroek beste fitxategi-formatu bat formatu lehenetsi gisa eskain dezaten nahi baduzu, hautatu formatu hori - Kargatu/gorde - Orokorra atalean, Fitxategi-formatu lehenetsia arean.

Emaguzu laguntza!