Kraskaduren berri emateko tresna

Kraskaduren berri emateko tresna automatikoki abiarazten da programa-kraskadura bat gertatzen denean.

Kraskaduren berri emateko tresnak programa-garatzaileei kodea hobetzen laguntzeko eta etorkizuneko bertsioetan errore bera ez geratzeko beharrezkoa den informazio guztia biltzen du. Lagundu softwarea hobetzen, eta bidali sortutako kraskadura-txostena.

Kraskaduren berri emateko tresna abiaraztea

Programa-kraskadura gehienetan, kraskaduren berri emateko tresna automatikoki abiaraziko da.

Kraskadura-txostena bidaltzea

Hautatu kontrol-laukia LibreOffice modu seguruan berrabiarazi nahi baduzu. Ondoren, egin klik Bidali kraskaduren txostena botoian.

Kraskaduren txostena ongi bidaltzen bada, elkarrizketa-koadro batek txostenaren URLa emango dizu. Txostena ikusteko, kopiatu URLa eta itsatsi web-nabigatzaile batean.

tip

Ez duzu jasoko kraskaduraren txostenaren erantzun bat jasoko. Laguntza behar baduzu, bisitatu komunitatearen laguntza laguntzarako dauden aukerak ezagutzeko.


Zein datu bidaltzen da?

Kraskaduren txostenak kraskadura sortu duen errore motari eta kraskaduraren unean prozesu-memoriaren edukiari buruzko informazioa bidaltzen du. Honako memoria-edukiak bidaltzen dira: kargatutako liburutegien eta haien bertsio-zenbakiaren zerrenda bat; uneko harien zerrenda bat, haien pila-memoriarekin eta prozesatzailearen erregistro-egoerekin batera. Memoria-aztarna lokalean biltzen da, sistemaren tresna estandarrak erabilita: dbghelp.dll Windows sistemetan; clone(), ptrace() eta /proc Linux sistemetan; Apple etxearen Crash Reporter Mac sistemetan.

LibreOffice bertsioa, sistema eragilearen izena eta bertsioa eta ordenagailuaren hardware identifikazioa (PUZ mota eta eginbideak, RAM memoriaren tamaina osoa, txartel grafikoa eta kontrolagailua) ere bidaltzen da.

Kraskaduren txostenak anonimoak dira. Ez da identifikazio-informaziorik bidaltzen, ezta dokumentuetako edukia ere. Txostenaren datuak atal anitzeko HTTP POST eskari gisa bidaltzen dira.

Emaguzu laguntza!