Dokumentuak posta elektroniko gisa bidaltzea

LibreOffice aplikazioan lan egitean, uneko dokumentua posta elektronikoko eranskin gisa bidali daiteke.

  1. Aukeratu Fitxategia - Bidali - Bidali dokumentua posta elektroniko bidez.

    LibreOffice(e)k posta elektronikoko programa lehenetsia irekiko du.

  2. Posta elektronikoko programan, sartu mezuaren hartzailea, gaia eta testua, eta ondoren bidali mezua.

Iradokizun-ikonoa

OpenDocument formatua irakurri ezin duen softwarea soilik duen hartzaile bati bidali nahi bazaio posta-mezua, uneko dokumentua beste formatu batean bidali daiteke.
Testu-dokumentuetarako, aukeratu Fitxategia - Bidali - Bidali posta elektroniko bidez Microsoft Word gisa. Kalkulu-orrietarako, aukeratu Fitxategia - Bidali - Bidali posta elektroniko bidez Microsoft Excel gisa. Eta aurkezpenen kasuan, aukeratu Fitxategia - Bidali - Bidali posta elektroniko bidez Microsoft PowerPoint gisa.
Irakurtzeko soilik den fitxategi modura bidali nahi bada dokumentua, aukeratu Fitxategia - Bidali - Bidali posta elektroniko bidez PDF gisa.
Komando horiek ez dute aldatzen uneko dokumentua. Aldi baterako kopia bat sortzen da eta hori da bidaltzen dena.


Dokumentuak gordetzea

Emaguzu laguntza!