Tresna-barrei botoiak gehitzea

Botoi bat tresna-barra batean ikusgai jartzeko

Ireki tresna-barraren laster-menua (eskuineko klik) eta aukeratu Botoi ikusgaiak, eta ondoren, hautatu bistaratu nahi den botoia.

Tresna-barra bati botoia gehitzeko

  1. Aukeratu Tresnak - Pertsonalizatu, eta egin klik Tresna-barrak fitxan.

  2. Helburua koadroan, hautatu aldatu nahi den tresna-barra.

  3. Hautatu Komando erabilgarriak koadroan gehituko den komandoa (erabili Kategoria eta/edo Bilatu koadroak aukerak mugatzeko).

  4. Egin klik Eskuineko gezia ikonoan hautatutako komandoa gehitzeko.

  5. Esleitutako komandoak zerrendako kontrol-laukiak komandoa tresna-barran ikusgai dagoen ala ez kontrolatzen du.

  6. Esleitutako komandoak zerrendaren ordena aldatu daiteke komando-izen bat hautatuta eta Eraman gora eta Eraman behera aukeretan klik eginda.

  7. Sakatu Ados.

Emaguzu laguntza!