Kalkulu-orrietako areak testu-dokumentuetan kopiatzea

  1. Ireki testu-dokumentua eta kalkulu-orria.

  2. Hautatu kopiatu nahi duzun orri-area.

  3. Seinalatu hautatutako area eta sakatu saguaren botoia. Saguaren botoia sakatuta duzula, arrastatu area testu-dokumentura.

  4. Kurtsorea orri-area txertatu nahi duzun lekuan dagoenean, askatu saguaren botoia. Orri-area OLE objektu gisa txertatuko da.

  5. OLE objektua nahi duzunean hautatu eta editatu dezakezu.

  6. OLE objektua editatzeko, sakatu bi aldiz haren gainean.

    Ekintza bera gauzatzeko beste modu bat objektua hautatu eta Editatu - OLE objektua - Editatu edo laster-menuan Editatu aukeratzea da. Objektua bere markoan bertan editatuko da, testu-dokumentuaren barruan, baina kalkulu-orrietarako beharrezkoak diren ikonoak eta menu-komandoak bistaratuko dira.

  7. Aukeratu Ireki OLE objektuaren iturburu-dokumentua irekitzeko.

Emaguzu laguntza!