LibreOffice 24.8 laguntza
Arrastatu eta jaregiteko funtzioaren bidez, dokumentu bateko grafikoak (adibidez, HTML orri batekoak) galerian koka ditzakezu.
Bistaratu grafikoa gehitu nahi duzun galeriako gaia.
Kokatu saguaren erakuslea grafikoaren gainean, klik egin gabe.
Saguaren erakuslea esku-ikur batera aldatzen bada, grafikoak hiperesteka bati egiten dio erreferentzia. Kasu horretan, egin klik grafikoan
tekla sakatzen duzun bitartean, hura hautatzeko hari dagokion esteka exekutatu gabe.Saguaren erakuslea esku bihurtzen ez bada, egin klik grafikoan hura hautatzeko.
Grafikoa hautatutakoan, askatu saguaren botoia. Egin klik berriro grafiko-irudian, saguaren botoia bi segundoz baino gehiago sakatuta duzula. Grafiko-irudia barne-memorian kopiatuko da.
Saguaren botoia askatu gabe, arrastatu grafikoa galeriara.