Dokumentuak irekitzea

Lehendik dagoen dokumentu bat irekitzea

Egin ekintza hauetako bat:

Hautatu ireki nahi duzun fitxategia eta sakatu Ireki.

Bistaratuko diren fitxategiak mugatzea

Ireki elkarrizketa-koadroan zein fitxategi bistaratuko den mugatzeko eta mota jakin bat soilik erakusteko, hautatu hari dagokion Fitxategi mota zerrendatik. Hautatu Fitxategi guztiak fitxategi guztiak bistaratzeko.

Kurtsorearen kokalekua

Oro har, dokumentu guztiak irekitzean, kurtsorea dokumentuaren hasieran egoten da.

Salbuespen bat agertzen da Writer testu-dokumentu baten egileak dokumentua gorde eta berriro irekitzen duenean: kurtsorea, dokumentua gorde zenean zegoen toki berean egongo da. Hori gerta dadin, egilearen izena sartu behar da - LibreOffice - Erabiltzaile-datuak atalean.

Sakatu ⇧+F5 kurtsorea gordetzean zegoen kokaleku berean jartzeko.

Dokumentu hutsak irekitzea

Egin klik barra estandarreko Berria ikonoan edo aukeratu Fitxategia - Berria. Zehaztutako motako dokumentu bat irekiko da.

Berria ikonoaren ondoko gezian klik egiten bada, azpimenu bat irekitzen da, eta hor beste dokumentu mota bat hauta daiteke.

Emaguzu laguntza!