LibreOffice 24.8 laguntza
Aukeratu - Kargatu/gorde - Orokorra.
Markatu Egin beti babeskopia.
Egin beti babeskopia aukera hautatuta badago, fitxategiaren uneko bertsioa gordetzen duzun bakoitzean, fitxategiaren bertsio zaharra babeskopien direktorioan gordeko da.
Babeskopiaren kokalekua aldatu egin daiteke. Horretarako, aukeratu - LibreOffice - Bide-izenak, eta aldatu Babeskopiak ataleko bide-izena.
Babeskopiak dokumentuaren izen bera izango du, baina luzapena .BAK izango da. Babeskopiaren karpetak fitxategi hori lehendik baldin badu, gainidatzi egingo da abisatu gabe.
Aukeratu - Kargatu/gorde - Orokorra.
Markatu Gorde automatikoki berreskuratzeko informazioa eta hautatu denbora-tartea.
Ordenagailua kraskatzen bada, uneko dokumentua leheneratzeko behar den informazioa gordetzen du komando horrek. Halaber, ordenagailua kraskatzen bada, irekitako dokumentu guztientzako automatikoki berreskuratzeko informazioa gordetzen saiatzen da LibreOffice, ahal izanez gero.