Garapen-tresnak

LibreOffice dokumentuetako objektuak ikuskatzen ditu eta onartzen diren UNO zerbitzuak eta erabilgarri dauden metodoak, propietateak eta inplementatutako interfazeak erakusten ditu.

Eginbide honen bidez, dokumentuaren egitura arakatu daiteke Document Object Model (DOM) erabilita.

Komando hau erabiltzeko...

Menu-barratik:

Aukeratu Tresnak - Garapen-tresnak

Fitxadun interfazetik:

On the Tools menu of the Tools tab, choose Development Tools.

Tresna-barretatik:

Garapen-tresnak ikonoa

Garapen-tresnak


note

Garapen-tresnak LibreOffice Writer, Calc, Impress eta Draw dokumentu guztietan daude ikusgai. Bistaratzea iraunkorra da eta ikusgai egongo da hura desautatu arte.


Garapen-tresnak gaituta badaude, leiho atrakagarri bat erakutsiko da pantailaren beheko aldean. Leihoak bi atal ditu:

note

Eginbide hau LibreOffice 7.2 bertsiotik aurrera dago erabilgarri Writer, Calc, Impress eta Draw aplikazioetan.


Dokumentu-ereduaren zuhaitz-ikuspegia

Leihoaren ezkerreko aldeak Uneko hautapena txandakatze-botoi bat, Freskatu botoi bat eta dokumentuko objektu guztien zuhaitz-ikuspegi bat ditu.

Zuhaitz-ikuspegiaren portaera Uneko hautapena txandakatze-botoiaren egoeraren araberakoa izango da:

Dokumentu-ereduaren zuhaitz-ikuspegian bistaratutako objektu motak erabiltzen ari den LibreOffice aplikazioaren araberakoak izango dira:

LibreOffice aplikazioa

Onartutako objektuak

Writer

Paragrafoak
Paragrafo bateko testu-zatiak
Formak
Taulak
Markoak
Objektu grafikoak
Kapsulatutako objektuak (OLE)
Estiloak eta estilo-familiak

Calc

Orriak
Formak orriko
Diagramak orriko
Taula dinamikoak orriko
Estiloak eta estilo-familiak

Impress

Diapositibak
Formak diapositibako
Diapositiba maisuak
Estiloak eta estilo-familiak

Draw

Orrialdeak
Formak orrialdeko
Estiloak eta estilo-familiak


Objektuak ikuskatzeko panela

Leihoaren eskuineko aldea Objektuak ikuskatzeko panela da, ikuskatzen ari den objektuari buruzko informazioa erakutsiko duena.

Klase-izena: Objektu-klasearen izena da.

tip

Erabili klase-izena API dokumentazioan informazio gehiago aurkitzeko. Adibidez, Writer dokumentu baten goi mailako objektua SwXTextDocument klasearen instantzia bat da; klase horren dokumentazioa SwXTextDocument klasearen erreferentzia web-orrian ikusi daiteke.


Objektua sakonago ikuskatzeko, erabili bere interfazeak, zerbitzuak, propietateak eta metodoak bistaratzen dituzten lau fitxak.

Objektuei buruzko informazioa zutabetan antolatuta dago fitxa bakoitzean. Bistaratutako zutabe multzoa hautatutako fitxaren araberakoa da.

'Interfazeak' fitxa

Objektuak inplementatzen dituen interfazeen zerrenda aurkezten duen zutabe bakar bat du.

'Zerbitzuak' fitxa

Objektuak onartzen dituen zerbitzuen zerrenda aurkezten duen zutabe bakar bat du.

'Propietateak' fitxa

Objektuaren propietateak deskribatzen dituzten lau zutabe ditu:

tip

Propietateak fitxak testu-koadro bat ere badu beheko aldean, propietatearen balioaren testuzko irudikapen osoa bistaratzeko.


'Metodoak' fitxa

Uneko objektuak deitu ditzakeen metodoen zerrenda konbinatua deskribatzen duten lau zutabeak ditu:

Emaguzu laguntza!