Taula-diseinua

Atal honek datu-base baten taula berria diseinu-ikuspegian sortzeko argibideak eskaintzen ditu.

Ireki taula berria edukiko duen datu-basearen fitxategia. Sakatu Taulak ikonoa. Aukeratu Sortu taula diseinu moduan taula berria sortzeko.

Diseinu-ikuspegian taulako eremuak sor ditzakezu.

note

Eremu bakoitzak zehaztutako eremu motari dagozkion datuak soilik onartu ditzake. Adibidez, ez da posible testua sartzea zenbakizko eremu batean. dBASE III formatuko memo eremuak barnean kudeatutako testu-fitxategien erreferentziak dira, 64 kB testu arte gorde ditzaketenak.


Eremu bakoitzarentzat aukerako Deskribapena sar dezakezu. Deskribapen-testua iradokizun gisa agertuko da zutabe-izenburuetan, taula-ikuspegian.

Eremuaren propietateak

Sartu propietateak hautatutako datu-eremu bakoitzarentzat. Datu-basearen motaren arabera, baliteke sarrera-gailu batzuk ez egotea erabilgarri.

Balio lehenetsia koadroan, sartu erregistro berri bakoitzaren eduki lehenetsia. Eduki hori aurrerago edita daiteke.

Sarrera behar da koadroan, zehaztu eremuak hutsik egon behar duen edo ez.

Luzera koadroan, erabilgarri dauden aukerak eskaintzen dituen konbinazio-koadroa erakuts daiteke.

Emaguzu laguntza!