LibreOffice 7.5 laguntza
Ireki datu-basearen eremuak dituen inprimaki-dokumentua.
Adibide modura, ireki testu-dokumentu huts bat eta sakatu biblio bibliografia-taula datu-iturburuaren ikuspegian. ⇧+ sakatzen duzun bitartean, arrastatu zutabe-goiburuko batzuk dokumentura, inprimaki-eremuak sor daitezen.
+⇧+F4 teklak. Ireki datu-basekoInprimaki-kontrolak tresna-barran, egin klik Aktibatu/desaktibatu diseinu modua ikonoan diseinu modua desaktibatzeko.
Inprimaki-nabigatzailea tresna-barran, egin klik Inprimakian oinarritutako iragazkiak ikonoan. Uneko dokumentua inprimakiko kontrolekin bistaratuko da edizio-maskara huts gisa. Inprimaki-iragazkia tresna-barra agertuko da.
Sartu iragazki-baldintzak eremu batean edo gehiagotan. Kontuan izan iragazki-baldintzak hainbat eremutan sartzen badituzu, sartutako baldintza guztiek bat etorri behar dutela (AND boolearra).
Komodinei eta eragileei buruzko informazio gehiagorako: Kontsulta-diseinua.
Inprimaki-iragazkia tresna-barrako Aplikatu inprimakian oinarritutako iragazkia ikonoan klik egiten baduzu, iragazkia aplikatu egingo da. Inprimaki-nabigatzailea tresna-barra ikusiko duzu, eta aurkitutako erregistroen artean araka dezakezu.
Inprimaki-iragazkia tresna-barrako Itxi botoian klik egiten baduzu, inprimakia iragazkirik gabe bistaratuko da.
Egin klik Inprimaki-nabigatzailea tresna-barrako Aplikatu iragazkia ikonoan iragazitako ikuspegira joateko.
Ezarritako iragazkia kentzeko, egin klik Berrezarri iragazkia/ordena ikonoan.