LibreOffice 24.8 laguntza
Inprimaki-kontrolak erabiltzen diren kalkulu-orri eta dokumentuetan, inprimaki-barrako Bilatu erregistroa ikonoan klik egin dezakezu testua eta balioak bilatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzeko.
Datu-eremu batean edo guztietan egin dezakezu bilaketa. Testuak hasieran, amaieran edo datu-eremuko edozein lekutan egon behar duen hauta dezakezu. ? eta * komodinak ere erabil ditzakezu, Bilatu eta ordeztu elkarrizketa-koadroan bezalaxe. Datu-baseetako bilaketa-funtzioari buruzko informazio gehiago LibreOffice Laguntzan aurkitu dezakezu.