Txostenak sortzea

Txostenak Writer testu-dokumentuak dira, eta zure datuak ordena eta formatu antolatu batekin erakusten dituzte. LibreOffice Basen txostenak sortzeko bi aukera dituzu: eskuz, txosten-eraikitzailearen leihoan arrastatu eta jaregitea erabiliz, edo modu erdi-automatikoan, txostenen morroiko elkarrizketa-koadroei jarraituz.

Hurrengo zerrendak informazioa ematen dizu zure datuetarako zein metodo erabili nahi duzun erabakitzeko:

Txosten-diseinatzailea

Txostenen morroia

"Sortu txostena diseinu-ikuspegian" komandoaren bidez abiarazia

"Erabili morroia txostena sortzeko" komandoarekin abiarazita.

Malgutasun osoa eskaintzen du txostenetan eta orrietan goiburukoak eta orri-oinak erabiltzeko, bai eta hainbat zutabeko txostenak erabiltzeko ere.

Writer txantiloi bat erabiltzen du txosten-dokumentu bat sortzeko.

Erabili arrastatu eta jaregitea erregistro-eremuak edo beste diseinu-elementu batzuk (adibidez, irudiak edo marrak) kokatzeko.

Datu-erregistroak antolatzeko hainbat aukera daude.

Datuen argazki estatiko bat sortzen du. Eguneratutako txostena ikusteko, exekutatu txosten bera berriro, eguneratutako datuekin Writer dokumentu bat sortzeko.

Bi aukera dituzu, txosten estatiko bat sortzea datu finkoekin, edo txosten dinamiko bat sortzea, Base fitxategia irekitzen duzunean uneko datuekin estekatuta egongo dena.

Txostena Writer testu-dokumentu gisa gordetzen du. Base fitxategiaren barruan txostena sortzeko moduari buruzko informazioa gordetzen du.

Txostena eta txostena sortzeko moduari buruzko informazioa Base fitxategian gordetzen ditu.

Aukeratu 'Ireki' laster-menuan, edo egin klik txostenaren izenean uneko datuekin txosten berria sortzeko.

Aukeratu 'Ireki' laster-menuan edo egin klik bikoitza txostenaren izenean, lehenengoz sortu zeneko datuen argazki estatikoa berriro ikusteko, edo uneko datuekin txosten berria sortzeko. Hori morroiaren azken orrian egiten duzun aukeraren araberakoa izango da.

Aukeratu 'Editatu' aukera txosten-izen baten laster-menuan txosten-eraikitzailearen leihoa irekitzeko, txostenaren informazioa kargatuta daukala.

Aukeratu 'Editatu' txosten-izen baten laster-menuan txostena sortzeko erabili zen Writer txantiloi-fitxategia editatzeko.


Kontsulta berria diseinu-ikuspegian eskuz sortzea

  1. Ireki datu-basearen fitxategia, non txosten berria sortu nahi duzun.

  2. Datu-basearen leihoko ezkerreko panelean, egin klik Txostenak ikonoan.

  3. Egin klik Sortu txostena diseinu-ikuspegian aukeran.

  4. Jarraitu txosten-eraikitzailearen gidako argibideak.

Txosten berria sortzea txostenen morroiaren bidez

  1. Ireki datu-basearen fitxategia, non txosten berria sortu nahi duzun.

  2. Datu-basearen leihoko ezkerreko panelean, egin klik Txostenak ikonoan.

  3. Egin klik Erabili morroia txostena sortzeko aukeran.

  4. Jarraitu Txostenen morroiko urratsak txostena sortzeko.

Emaguzu laguntza!