Datu-baseen txostenak erabiltzea eta editatzea

Txostenak erabiltzea

LibreOffice aplikazioak sortutako txostenei buruzko informazioa datu-basearen fitxategian gordetzen du.

  1. Aukeratu Fitxategia - Ireki eta hautatu datu-basearen fitxategia.

  2. Datu-baseen fitxategi-leihoan, egin klik Txostenak ikonoan.

  3. Txostena irekitzeko, egin klik bikoitza txosten-izen batean.

    note

    Esteka horiek automatikoki gehitzen dira txostenen morroia erabiliz edo txosten-eraikitzailearen leihoan txosten berria sortzen duzunean.


Txosten-eraikitzailearen leihoan sortutako txosten bat editatzea

Txosten-eraikitzailearen leihoa irekitzen da, txostenaren informazioa kargatuta daukala.

Erabili tresna-barrak eta menu-komandoak eta arrastatu/jaregin txostena editatzeko, txosten-eraikitzailearen gidan azaltzen den eran.

Exekutatu txostena, sortutako txostenaren dokumentua ikusteko.

Txostenen morroiarekin sortutako txosten bat editatzea

Lehen orrialdearen orrialde-estiloak eta txosteneko hurrengo orrialdeak edita ditzakezu, baita paragrafo-estiloak, zenbaki-formatuak, inprimatutako eremu-etiketak eta beste hainbat alderdi ere.

warning

Txostenak atzitzen duen datu-basea ondo ezagutzen ez baduzu, ez editatu SQL instrukzioak, datu-basearen izena, inprimakiko ezkutuko kontrolak edo txostenarekin zerikusia duen informazioa.


Emaguzu laguntza!