LibreOffice 24.8 laguntza
Iragazki-baldintza baten bidez ondo defini daitekeen datuetako azpimultzo bat bakarrik atzi nahi baduzu sarritan, kontsulta bat defini dezakezu. Oinarrian, hori iragazitako datuen ikuspegi berriaren izena da. Kontsulta ireki eta uneko datuak definitu duzun taula-diseinuan ikusiko dituzu.
LibreOffice aplikazioan kontsulta-morroia erabili daiteke kontsulta berria sortzeko:
Ireki datu-basearen fitxategia, non kontsulta berria sortu nahi duzun.
Datu-basearen leihoko ezkerreko panelean, egin klik Kontsultak ikonoan.
Egin klik Erabili morroia kontsulta sortzeko aukeran.
Ireki datu-basearen fitxategia, non kontsulta berria sortu nahi duzun.
Datu-basearen leihoko ezkerreko panelean, egin klik Kontsultak ikonoan.
Egin klik Sortu kontsulta diseinu-ikuspegian aukeran.
'Kontsulta-diseinua' leihoa ikusiko duzu.