LibreOffice 24.8 laguntza
Inprimakien bidez, datuak aurkezteko modua defini dezakezu. Ireki testu-dokumentu bat edo kalkulu-orri bat, eta txertatu kontrolak, adibidez botoi-sakatzeak eta zerrenda-koadroak. Kontrolen 'Propietateak' elkarrizketa-koadroan, inprimakiek zein datu bistaratu behar dituzten defini dezakezu.
LibreOffice aplikazioan, inprimaki berriak Inprimakien morroiaren bidez sor ditzakezu:
Ireki datu-basearen fitxategia, non inprimaki berria sortu nahi duzun.
Datu-basearen leihoko ezkerreko panelean, egin klik Inprimakiak ikonoan.
Sakatu Erabili morroia inprimakia sortzeko aukera.
Ireki datu-basearen fitxategia, non inprimaki berria sortu nahi duzun.
Datu-basearen leihoko ezkerreko panelean, egin klik Inprimakiak ikonoan.
Sakatu Sortu inprimakia diseinu-ikuspegian aukera.
Testu-dokumentu berria irekiko da. Erabili Inprimakiko kontrolak inprimakientzako kontrolak txertatzeko.
Sakatu Inprimakiak ikonoan uneko datu-basearen leihoan sortutako inprimaki guztietara sartzeko. Halaber, Inprimaki-kontrolak ikonoak erabil ditzakezu datu-baseen inprimakiko kontrolak Writer edo Calc dokumentuetan gehitzeko, baina dokumentu horiek ez dira zerrendatuko datu-basearen leihoan.