LibreOffice 24.8 laguntza
ODBC estekarik ez duen eta dBase inportazioa eta esportazioa onartzen ez duen datu-base batekin trukatu nahi badituzu datuak, testu-formatu arrunta erabil dezakezu.
Testu-formatuko datuak trukatzeko, erabili LibreOffice Calc-en inportazio-/esportazio-iragazkia.
Esportatu nahi dituzun datuak, testu-formatuan, iturburuaren datu-basetik. CSV testu-formatua gomendatzen da. Formatu horrek datu-eremuak bereizleen bidez bereizten ditu, hala nola koma bidez edo puntu eta koma bidez, eta erregistroak lerro-jauziak txertatuz bereizten ditu.
Aukeratu Fitxategia - Ireki eta egin klik inportatuko den fitxategian.
Hautatu "CSV testua" Fitxategi mota konbinazio-koadroan. Sakatu Ireki.
Testu-inportazioa elkarrizketa-koadroa agertzen da. Erabaki zein datu sartu nahi duzun testu-dokumentuan.
Datuak LibreOffice Calc kalkulu-orrian daudenean, nahieran edita ditzakezu. Gorde datuak LibreOffice datu-iturburu gisa:
Gorde uneko LibreOffice Calc kalkulu-orria dBase formatuan, dBase datu-base baten karpetan. Horretarako, aukeratu Fitxategia - Gorde honela, eta gero, hautatu "dBASE" Fitxategi mota eta dBASE datu-basearen karpeta.
Uneko LibreOffice kalkulu-orria beste hainbat aplikaziok irakur dezaketen testu-formatu batean esporta dezakezu.
Aukeratu Fitxategia - Gorde honela.
Fitxategi mota koadroan, hautatu "CSV testua" iragazkia. Sartu fitxategi-izena eta sakatu Gorde.
Horrek Testu-fitxategien esportazioa elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Hor karaktere-jokoa, eremu-bereizlea eta testu-bereizlea hauta ditzakezu. Sakatu Ados. Jakinarazpen batek orri aktiboa bakarrik gorde dela jakinaraziko dizu.