CSV iragazkiaren aukerak

CSV iragazkiak 5-15 token bitarteko aukera-kate bat onartzen du, komaz bereizia. 6-15 bitarteko tokenak aukerakoak dira.

Adibidea:

Inportatu UTF-8 formatutik, aleman hizkuntzatik, komaz bereizitako testutik, testu-mugatzailea " dela, komatxo arteko eremua testu gisa. CSV fitxategiak 'data, zenbakia, zenbakia, zenbakia' formatua duten zutabeak ditu:

soffice --infilter="Text - txt - csv (StarCalc):44,34,76,1,1/5/2/1/3/1/4/1,1031,true,true" test.csv

Esportatu Windows-1252 formatura. Eremu-mugatzailea: koma. Testu-mugatzailea: komatxoa. Gorde gelaxka-edukiak erakusten den moduan:

soffice --convert-to "csv:Text - txt - csv (StarCalc):44,34,ANSI,1,,0,false,true,true" --outdir=/home/user test.ods

Tokenaren kokagunea

Definizioa

Tokenen esanahia eta adibidea

1

Eremu-bereizlea

Eremu-bereizlea(k) ASCII balio gisa. Balio anitz barrarekin ("/") bereizten dira, alegia, balioak puntu eta komaz eta tabulazio horizontalez bananduta badaude, tokenak 59/9 izan beharko luke. Elkarren ondoko bereizle anitz bereizle bakar gisa tratatzeko, erantsi '/MRG' tokenari. Fitxategiak zabalera finkoko eremuak baditu, erabili 'FIX'. Adibidea: 44 (,)

2

Testu-mugatzailea

Testu-mugatzailea ASCII balio gisa, adibidez 34 komatxo bikoitietarako eta 39 komatxo bakunetarako. Adibidea: 34 (").

3

Karaktere-jokoa

Fitxategian erabiliko den karaktere-jokoa, beheko taulan deskribatu den moduan. Adibidea: 0 (sistema).

4

Irakurketa hasiko den lerro-zenbakia.

CSV inportazioa

N: Irakurketa hasiko den lerro-zenbakia. Adibidea: 3 (hasi hirugarren lerroan).

5

Gelaxken formatu-kodeak zutabe bakoitzerako

CSV inportazioa

Zutabeen/formatu-kodeen sekuentzia bat, non formatu-kodea beheko taulan ematen den. Adibidea: "1/5/2/1/3/1/4/1".

Balio-bereizleak erabiltzen badira, token honen forma zutabea/formatua[/zutabea/formatua/…] da, non 'zutabea' zutabearen zenbakia den, 1 ezkerreko zutabea delarik. Formatu-kodea behean azaltzen da xeheago.

Lehen tokena FIX bada, hasiera/formatua[/hasiera/formatua/…] forma du, non 'hasiera' eremu honetako lehen karakterearen zenbakia den, 0 lerro bateko ezkerreko karakterea delarik. Formatua behean dago azalduta xeheago.

6

Hizkuntzaren identifikatzailea

Notazio dezimalean adierazitako katea. Token hau CSV inportazioen erabiltzaile-interfazeko "Hizkuntza" zerrenda-koadroaren parekoa da. Balioa 0 bada edo ez bada eman, erabiltzaile-interfazeko hizkuntza-identifikatzailea erabiliko da. Hizkuntza-identifikatzailea Microsoften hizkuntza-identifikatzaileetan oinarrituta dago.

7

Komatxo arteko eremua testu gisa

Katea, balio posibleak: false edo true. Balio lehenetsia: false. Token hau "Komatxo arteko eremua testu gisa" kontrol-laukiaren parekoa da.

8

Detektatu zenbaki bereziak

Import: Katea, balio posibleak: false edo true. Balio lehenetsia: false. Token hau "Detektatu zenbaki bereziak" kontrol-laukiaren baliokidea da.

Esportatu: Katea, faltsua edo egia. Balio lehenetsia: egia. Token honek ez du erabiltzaile-interfazearen baliokiderik. Balioa egia bada, zenbaki-gelaxkak zenbaki gisa gordetzen dira. Balioa faltsua bada, zenbakiak testu gisa gordetzen dira, testu-mugatzaileekin.

9

Gorde gelaxka-edukiak erakusten diren moduan

CSV esportazioa

Katea, balio posibleak: false edo true. Balio lehenetsia: true. Token hau "Gorde gelaxka-edukiak ageri diren bezala" kontrol-laukiaren baliokidea da.

10

Esportatu gelaxka-formulak

CSV esportazioa

Katea, balio posibleak: false edo true. Balio lehenetsia: false. Esportatu gelaxka-formulak.

11

Kendu zuriuneak

CSV inportazioa

Katea, balio posibleak: false edo true. Balio lehenetsia: false. Zuriuneak kentzen ditu. Ezabatu aurreko eta atzeko zuriuneak fitxategia irakurtzean.

12

Esportatu orriak

CSV esportazioa

Esportatu dokumentu osoa banakako orrietara, .csv fitxategietara edo orri jakin batera.

  • 0 edo ez da ematen: portaera lehenetsia adierazten du, lehen orria komando-lerrotik edo uneko orria makroen iragazki-aukeretan, lagina.csv fitxategira esportatzen da

  • -1: orri guztietarako, orri bakoitza banakako fitxategi gisa esportatzen da, izena oinarriko fitxategi-izena gehi orri izena dela, adibidez lagina-Orria1.csv, lagina-Orria2.csv eta lagina-Orria3.csv.

  • N: orri kopuauraren barrutiko enegarren orria esportatzen du. Adibidea: bigarren orria esportatzeko, ezarri 2 hemen, lagina-Orria2.csv eskuratzeko.

13

Inportatu formula gisa

CSV inportazioa

Katea, balio posibleak: false edo true. Balio lehenetsia: false. Berdintasunaren ikurrarekin (=) hasten diren formula-adierazpenak formula modura ebaluatuko diren ala testu-datu modura inportatuko diren zehazten du. true bada, formula gisa ebaluatuko dira. false bada, testu gisa sartuko dira. Ez bada ezer esaten, balio lehenetsia true da, token hau ez zeukaten bertsio zaharren portaera mantentzeko. Baldin badago eta hutsik badago (edo true ez den beste edozein balio badu), balio lehenetsia false da.

14

Gehitu byte-ordenaren marka (BOM)

String, either false or true. Default value: false. If true include a byte-order-mark (BOM) in the export. If false the export does not include a BOM. If omitted (not present at all), the default value is false to keep the behaviour of old versions' options string that didn't have this token at all. If present and empty (or any other value than true) the default value is false. Automatically detected during the import.

15

Detect numbers in scientific notation

String, either false or true. Default value: true. If true detect if a cell content containing an 'E' or 'e' is a number in scientific notation. If false do not try to detect numbers in scientific notation. Token can be false only if token 8 (Detect special numbers) is false. If omitted, the default value is true to keep the behaviour of old versions' options string that didn't have this token at all.


Bereizlea lehen lerroan definituta duten CSV fitxategien kasu berezia

CSV inportazioak eta esportazioak sep= eta "sep=" eremu-bereizlea onartzen dute ezarpenetan. CSV dokumentu bat irakurtzean, bereizlea hasierako sep= edo "sep=" eremu bakunetik hartzen da, hori bada lerroaren eduki bakarra.

CSV fitxategi bat irakurtzean, komatxo arteko forma komatxorik gabeko gelaxka-eduki modura mantentzen da. sep=| ikusiko da bereizlea | denean lehen lerroan. Komatxorik gabeko forman, bereizlea baztertu egingo da, testuinguruan benetako eremu-bereizle bat delako. sep= ikusiko da lehen lerroan.

CSV fitxategi bat idaztean, goiko ezkerreko gelaxka bakarraren edukia, adibidez sep=|, uneko bereizleari moldatzen zaio "sep=|" komatxodun forman (komatxoak / testu-mugatzaileak ez badira hutsean ezartzen eta | bereizlea bada) eta beti erabiltzen du " komatxo bikoitzen ASCII karakterea.

sep=| duen lerroa ez bada datu modura inportatzen, gogoan izan Errenkada honetatik aukeran 2 zenbakia ezarri behar dela. Kontuan izan lerro hori ez dela mantenduko berrriro gordetzean.

Adibidea:


        sep=|
        "LETRA"|"ANIMALIA"
        "a"|"armiarma"
        "b"|"balea"
        "e"|"elefantea"
    

Formatu-kodeak 5. tokenerako

Esanahia

Kodea

Estandarra

1

Testua

2

HH-EE-UU

3

EE-HH-UU

4

UU-HH-EE

5

-

6

-

7

-

8

Ez ikusiarena egin eremuari (ez inportatu)

9

Ingelesa (AEB)

10


Karaktere-jokoen kodeak 3. tokenerako

Karaktere-jokoa

Indizea

Ezezaguna

0

Windows-1252/WinLatin 1 (mendebaldekoa)

1

Apple Macintosh (mendebaldekoa)

2

DOS/OS2-437/US (mendebaldekoa)

3

DOS/OS2-850/Nazioartekoa (mendebaldekoa)

4

DOS/OS2-860/Portugesa (mendebaldekoa)

5

DOS/OS2-861/Islandiarra (mendebaldekoa)

6

DOS/OS2-863/Kanadiar-frantsesa (mendebaldekoa)

7

DOS/OS2-865/Nordikoa (mendebaldekoa)

8

Sistemak lehenetsia

9

Ikurra

10

ASCII/US (mendebaldekoa)

11

ISO-8859-1 (mendebaldekoa)

12

ISO-8859-2 (Europaren erdialdekoa)

13

ISO-8859-3 (Latina 3)

14

ISO-8859-4 (baltikoa)

15

ISO-8859-5 (zirilikoa)

16

ISO-8859-6 (arabiarra)

17

ISO-8859-7 (greziarra)

18

ISO-8859-8 (hebrearra)

19

ISO-8859-9 (turkiarra)

20

ISO-8859-14 (mendebaldekoa)

21

ISO-8859-15/EURO (mendebaldekoa)

22

DOS/OS2-737 (greziarra)

23

DOS/OS2-775 (baltikoa)

24

DOS/OS2-852 (Europaren erdialdekoa)

25

DOS/OS2-855 (zirilikoa)

26

DOS/OS2-857 (turkiarra)

27

DOS/OS2-862 (hebrearra)

28

DOS/OS2-864 (arabiarra)

29

DOS/OS2-866/Errusiarra (zirilikoa)

30

DOS/OS2-869/Modernoa (greziarra)

31

DOS/Windows-874 (thaia)

32

Windows-1250/WinLatin 2 (Europaren erdialdekoa)

33

Windows-1251 (zirilikoa)

34

Windows-1253 (greziarra)

35

Windows-1254 (turkiarra)

36

Windows-1255 (hebrearra)

37

Windows-1256 (arabiarra)

38

Windows-1257 (baltikoa)

39

Windows-1258 (vietnamdarra)

40

Apple Macintosh (arabiera)

41

Apple Macintosh (Europaren erdialdekoa)

42

Apple Macintosh/Croatian (Europaren erdialdekoa)

43

Apple Macintosh (zirilikoa)

44

Ez da onartzen: Apple Macintosh (devanagaria)

45

Ez da onartzen: Apple Macintosh (persiera)

46

Apple Macintosh (greziera)

47

Ez da onartzen: Apple Macintosh (gujaratera)

48

Ez da onartzen: Apple Macintosh (gurmukhia)

49

Apple Macintosh (hebreera)

50

Apple Macintosh/Islandiera (mendebaldekoa)

51

Apple Macintosh/Romanian (Europaren erdialdekoa)

52

Apple Macintosh (thailandiera)

53

Apple Macintosh (turkiera)

54

Apple Macintosh/Ukrainiera (zirilikoa)

55

Apple Macintosh (txinera soildua)

56

Apple Macintosh (txinera tradizionala)

57

Apple Macintosh (japoniera)

58

Apple Macintosh (koreera)

59

Windows-932 (japoniarra)

60

Windows-936 (txinera soildua)

61

Windows-Wansung-949 (korearra)

62

Windows-950 (txinera tradizionala)

63

Shift-JIS (japoniarra)

64

GB-2312 (txinera soildua)

65

GBT-12345 (txinera tradizionala)

66

GBK/GB-2312-80 (txinera soildua)

67

BIG5 (txinera tradizionala)

68

EUC-JP (japoniarra)

69

EUC-CN (txinera soildua)

70

EUC-TW (txinera tradizionala)

71

ISO-2022-JP (japoniarra)

72

ISO-2022-CN (txinera soildua)

73

KOI8-R (zirilikoa)

74

Unicode (UTF-7)

75

Unicode (UTF-8)

76

ISO-8859-10 (Europaren erdialdekoa)

77

ISO-8859-13 (Europaren erdialdekoa)

78

EUC-KR (korearra)

79

ISO-2022-KR (korearra)

80

JIS 0201 (japoniera)

81

JIS 0208 (japoniera)

82

JIS 0212 (japoniera)

83

Windows-Johab-1361 (korearra)

84

GB-18030 (txinera soildua)

85

BIG5-HKSCS (txinera tradizionala)

86

TIS 620 (thailandiera)

87

KOI8-U (zirilikoa)

88

ISCII Devanagaria (indiera)

89

Unicode (Javarako moldatutako UTF-8)

90

Adobe Standard

91

Adobe Symbol

92

PT 154 (Windows kode-orrialde ziriliko asiarra, ParaType-n garatua)

93

Unicode UCS4

65534

Unicode UCS2

65535


Emaguzu laguntza!