LibreOffice 24.8 laguntza
Testua beste dokumentu mota batzuetan ere txertatu daiteke, adibidez kalkulu-orrietan eta aurkezpenetan. Kontuan izan derberdina dela testua marko batean, kalkulu-orriko gelaxka batean edo aurkezpen baten eskema-bistan txertatzea.
Arbelera testua kopiatzen baduzu, hura testu-atributuekin edo atributurik gabe itsatsi dezakezu honako laster-teklekin:
+C kopiatzeko eta +V itsasteko.Arbeleko edukia zein formaturekin itsatsiko den hautatzeko, egin klik barra estandarreko Itsatsi ikonoaren ondoko gezian edo aukeratu Editatu - Itsatsi berezia, eta ondoren, hautatu nahi duzun formatua.
Testu-dokumentuaren izenburuei 'Izenburua' paragrafo-estiloaren formatua eman bazaie, aukeratu Fitxategia - Bidali - Eskema aurkezpenera. Aurkezpen-dokumentu berria sortuko da, eta izenburuak eskema gisa edukiko ditu.
Izenburu bakoitza hari dagozkion paragrafoekin transferitu nahi baduzu, hautatu Fitxategia - Bidali - Autolaburpena aurkezpenera komandoa. Izenburuei izenburuen paragrafo-estiloaren formatua eman behar diezu komando hau ikusi ahal izateko.
Testu bat hautatu eta arrastatu eta jareginda kalkulu-orrira eramaten baduzu, testu gisa txertatuko da, sagua askatzen duzun gelaxkan.
Testua aurkezpen baten ikuspegi arruntera arrastatzen baduzu, OLE objektua txertatuko da LibreOffice plugin gisa.
Testua aurkezpenaren eskema-ikuspegira arrastatzen baduzu, kurtsorea dagoen lekuan txertatuko da.