LibreOffice 7.3 laguntza
LibreOffice aplikazioan, marrazki-objektuak testuen, kalkulu-orrien eta aurkezpen-dokumentuen artean kopiatu ditzakezu.
Hautatu marrazki-objektua edo -objektuak.
Kopiatu marrazki-objektua arbelera, esaterako
+C erabilita.Joan beste dokumentura eta kokatu kurtsorea marrazkia txertatu behar den lekuan.
Txertatu marrazki-objektua, esaterako
+V erabilita.Txertatutako marrazki-objektua uneko paragrafoan ainguratzen da. Aingura aldatzeko, hautatu objektua eta egin klik OLE Objektua tresna-barrako edo Markoa tresna barrako Aldatu aingura ikonoan. Horrek laster-menua irekitzen du eta hor aingura mota aukeratu dezakezu.
Txertatutako marrazki-objektua uneko gelaxkan ainguratzen da. Aingura gelaxkaren eta orrialdearen artean ainguratu dezakezu. Horretarako, hautatu objektua eta egin klik Aldatu aingura ikonoan .