LibreOffice 24.8 laguntza
LibreOffice zure beharretara egokitzeko pertsonaliza dezakezu.
Menu-barrako elementuak nahi duzun bezala alda ditzakezu. Elementuak ezabatu, berriak gehitu, elementuak menu batetik bestera eraman, izena aldatu eta beste hainbat gauza egin ditzakezu.
Tresna-barrak nahi duzun bezala konfigura ditzakezu.
Laster-teklak ere alda ditzakezu.
Horiek aldatzeko, aukeratu Tresnak - Pertsonalizatu, Pertsonalizatu elkarrizketa-koadroa irekitzeko.