Diagramak txertatzea

Diagrama bat abiarazteko metodo bat baino gehiago daude:

Ohar-ikonoa

Calc aplikazioan, diagrama bat dokumentu bereko orri batetik beste batera kopia daiteke, eta diagramaren datu-serieak beste orriko barrutiari lotuta jarraituko du. Beste Calc dokumentu batera kopiatzen bada, datu-taula propioa izango du diagramak eta ez da jatorrizko datu-barrutiarekin lotuta egongo.


Diagrama Calc-eko kalkulu-orrian

  1. Egin klik diagraman aurkeztu nahi duzun gelaxka-barrutiaren barruan.

  2. Egin klik Estandarra tresna-barrako Txertatu diagrama ikonoan.

    Diagramaren aurrebista eta diagramen morroia ikusiko dituzu.

  3. Jarraitu Diagramaren morroiko argibideei diagrama sortzeko.

Diagrama Writerreko testu-dokumentuan

Writer dokumentu batean, Writer taula bateko balioetan oinarritutako diagrama bat txerta dezakezu.

  1. Egin klik Writer taularen barruan.

  2. Aukeratu Txertatu – Diagrama.

    Diagramaren aurrebista eta diagramen morroia ikusiko dituzu.

  3. Jarraitu Diagramaren morroiko argibideei diagrama sortzeko.

Bere balioetan oinarrituriko diagrama

Emaguzu laguntza!