LibreOffice 24.8 laguntza
Grafiko edo diagramen barrei testura gehitu ahal zaizkie (kolore lehenetsiaren ordez) bit-mapa grafikoen bidez:
Sartu edizio moduan diagraman klik bikoitza eginez.
Egin klik bikoitza editatu nahi duzun barra-seriean. Serie horretako barra guztiak hautatuko dira.
Barra bakarra editatu nahi baduzu, egin klik berriro barraren gainean.
Laster-menuan, aukeratu Objektuen propietateak. Ondoren, aukeratu Area fitxa.
Egin klik Irudia aukeran. Zerrenda-koadroan, hautatu bit-mapa unean hautatuta dagoen barren testura izan dadin. Sakatu Ados ezarpena onartzeko.