LibreOffice 24.8 laguntza
Txertatutako diagrama baten ardatzak editatzeko:
Egin klik bikoitza diagraman.
Ertz grisa agertuko da diagramaren inguruan eta menu-barrak orain diagramako objektuak editatzeko komandoak edukiko ditu.
Aukeratu Formatua - Ardatzak, eta gero, hautatu editatu nahi duzun ardatza (edo ardatzak). Elkarrizketa-koadroa agertuko da.
Hautatu erabilgarri dauden sekzioetatik eta egin beharrezko aldaketak (adibidez, hautatu Eskala fitxa ardatzaren eskala aldatu nahi baduzu).
Sakatu Ados. Dokumentuan, egin klik diagramatik kanpo diagramaren edizio modutik irteteko.