Gelaxketan lerro-jauziak txertatzea

LibreOffice Calc kalkulu-orrietako gelaxketan lerro-jauziak txertatzea

Kalkulu-orri bateko gelaxka batean lerro-jauzia txertatzeko, sakatu + teklak.

Horretarako, testua editatzeko kurtsoreak gelaxkaren barruan egon behar du, eta ez sarrera-lerroan. Aurrena, egin klik bikoitza gelaxkan, eta gero, egin klik bakarra lerro-jauzia txertatzea nahi duzun testuren kokalekuan.

note

Lerro berriaren karaktere bat bilatu dezakezu 'Bilatu eta ordeztu' elkarrizketa-koadroan, \n adierazpen erregular gisa bilatuz. CHAR(10) testu-funtzioa erabil dezakezu lerro berriaren karaktere bat testu-formula batean txertatzeko.


LibreOffice Calc gelaxkei formatua ematea lerro-egokitze automatikorako

  1. Hautatu gelaxkak, non lerro-jauzi automatikoa txertatzea nahi duzun.

  2. Aukeratu Formatua - Gelaxkak - Lerrokatzea.

  3. Hautatu Egokitu testua automatikoki.

    note

    XLS fitxategietan testua automatikoki egokitu dadin, errenkadek 'Altuera optimoa' ezarrita izan behar dute.


LibreOffice Writer testu-dokumentuetako tauletan lerro-jauziak txertatzea

Testu-dokumentuetako taulen gelaxketan lerro-jauziak txertatzeko, sakatu tekla.

Gelaxken amaieran idaztean, lerro-jauzi automatikoa txertatutako da.

Emaguzu laguntza!