Taulentzako eta taula-gelaxkentzako ertzak definitzea

Aurrez definitutako ertz-estiloa ezartzea

  1. Hautatu aldatu nahi dituzun gelaxkak.

  2. Egin klik Taula tresna-barrako (Writer) edo Marra eta betetzea barrako Ertzak ikonoan Ertzak leihoa irekitzeko.

  3. Egin klik aurrez definitutako ertz-estilo batean.

    Hala, hautatutako estiloa taulen gelaxken uneko ertz-estiloari gehituko zaio. Ertzak leihoaren goian, ezkerrean, hautatu ertz-estilo hutsa ertz-estilo guztiak garbitzeko.

Pertsonalizatutako ertz-estiloa ezartzea

  1. Hautatu aldatu nahi dituzun gelaxkak.

  2. Aukeratu Taula - Propietateak - Ertzak (Writer) edo Formatua - Gelaxkak - Ertzak (Calc).

  3. Erabiltzaileak definitua arean, hautatu diseinu arruntean agertzea nahi duzun ertza. Egin klik aurrebistako ertz batean ertzaren hautapena txandakatzeko.

  4. Errenkada edo zutabe bat baino gehiago hautatzen baduzu, errenkaden edo zutabeen arteko tarteko marrak alda ditzakezu. Hautatu tarteko markak Erabiltzaileak definitutako arean.

  5. Hautatu hautatutako ertzaren lerro-estiloa eta kolorea Lerroa arean. Ezarpen horiek hautatutako ertz-estiloaren barruan dauden ertzetako lerro guztietan aplikatuko dira.

  6. Errepikatu azken bi urratsak ertz bakoitzarentzat.

  7. Hautatu ertzetako lerroen eta orrialdeko edukiaren arteko distantzia Betegarria arean.

  8. Egin klik Ados botoian aldaketak aplikatzeko.

Emaguzu laguntza!