LibreOffice 25.2 laguntza
Erabili estaltze automatikoa automatikoki estali nahi diren hitzak eta ereduak definitzeko.
Estaltze automatikoari esker, errazagoa da LibreOffice dokumentuetan pribautasunagatik edo sentikortasunagatik ezkutuan eduki nahi diren zati anitz estaltzea.
Eginbide hau erabilgarria da informazio pertsonalaren (kreditu-txartelen zenbakiak, telefonoak, etab.) edo izenen agerraldi bat baino gehiago dituzten dokumentuetan. Dokumentuko zati horiek eskuz estaltzea neketsua izan daiteke, eta estaltze automatikoari esker modu eraginkorragoan automatizatu daiteke estaltzea.
Helburuak zera dira, estaltze automatikoak dokumentuan automatikoki estali behar diren zatiak bilatzeko erabiltzen dituen erregelak eta ereduak.
Helburu berri bat sortzeko, egin klik
botoian.Gehitu helburua elkarrizketa-koadroa agertzen da, non helburu berriaren Izena eta bere Mota eta Edukia definitu daitezkeen. Hiru helburu mota daude aukeran Mota goitibeherako zerrendan:
Testua: Estaltze automatikoak zehaztu den testuaren agerraldi guztiak bilatuko ditu eta estaltzeko markatuko ditu.
Adierazpen erregularra: Definitu dokumentuan bilaketak egiteko erabiliko den adierazpen erregular bat. Bat etortze guztiak estaltzeko markatuko dira.
Aurredefinitua: Aukeratu adierazpen erregular aurredefinituak edukiak (kreditu-txartelen zenbakiak, posta elektronikoko helbideak, etab.) automatikoki estaltzeko.
Gehitu dokumentuari aplikatuko zaizkion helburu guztiak eta egin klik Ados aukeran. Horrela, dokumentua LibreOffice Draw aplikazioan irekiko da, marrazki gisa, helburu guztiak automatikoki estalita dituela Laukizuzen bidezko estaltzea tresnarekin.
Jarraitu sortutako dokumentuaren beste zati batzuk estaltzen, eta ondoren, inprimatu edo esportatu PDF formatura.
Begiratu Adierazpen erregularren zerrenda laguntza-orria LibreOffice aplikazioan adierazpen erregularrak nola erabili ikasteko.
Egin klik Gorde helburuak botoian dokumentuan definitutako helburu guztiak JSON (JavaScript Object Notation) fitxategi batean gordetzeko.
Egin klik Kargatu helburuak botoian JSON fitxategi batean definitutako helburuak beste LibreOffice dokumentu batean inportatu eta aplikatzeko.
Dokumentuaren estaltze automatikoko helburuak dokumentuan bertan gordetzen dira. Beraz, dokumentua gorde eta itxi ondoren ere erabilgarri egongo dira, dokumentua berriro irekitzean.