LibreOffice 24.8 laguntza
LibreOffice aplikazioak adibideko dokumentu asko eta erabiltzeko prest dauden txantiloi asko ditu. Haiek eskuratzeko, joan Fitxategia - Berria - Txantiloiak aukerara, edo sakatu ⇧+ +N.
Txantiloietako bat irekitzen duzunean, txantiloi horretan oinarritutako dokumentu berria sortzen da.
Egin klik elkarrizketa-koadroko Arakatu lineako txantiloiak estekan, txantiloi gehiago hautatu eta deskargatzeko.
Zeure txantiloiak sortzeko zenbait morroi ere erabil ditzakezu (Fitxategia - Morroiak menuan); ondoren, txantiloi horiek beste dokumentu batzuetarako oinarri gisa erabil ditzakezu.