Fontwork

Fontwork objektu bat hautatzean irekitzen da 'Fontwork' tresna-barra.

Fontwork galeria

Fontwork galeria ikonoa

Fontwork galeria irekitzen du, beste aurrebista bat hautatu ahal izateko. Egin klik Ados aukeran Fontwork objektuari propietate multzo berria aplikatzeko.

Fontwork forma

Fontwork forma ikonoa

Fontwork formaren tresna-barra irekitzen du. Forma bat hautatutako Fontwork objektu guztietan aplikatzeko, egin klik forma horretan.

Altuera berdineko Fontwork letrak

Fontwork letra-altuera bera ikonoa

Hautatutako Fontwork objektuen letren altuera aldatzen du normaletik objektu guztietarako altuera berdinera.

Fontwork lerrokatzea

Fontwork lerrokatzea ikonoa

Fontwork lerrokatzearen leihoa irekitzen du.

Egin klik hautatutako Fontwork objektuei lerrokatzea aplikatzeko.

Fontwork karaktereen arteko tartea

Fontwork karaktere-tarte ikonoa

Hautatu Fontwork objektuari aplikatuko zaizkion karaktere-tarteko balioak.

Pertsonalizatua: 'Fontwork karaktere-tartea' elkarrizketa-koadroa irekitzen du, karaktere-tarterako balio berria sartu ahal izateko.

Balioa: Sartu Fontwork karaktere-tartearen balioa.

Txandakatu estrusioa

Txandakatu estrusioa ikonoa

Fontwork objektuen 3D efektuak aktibatzen eta desaktibatzen ditu.

Emaguzu laguntza!