Propietateak

Txosten-diseinatzailearen 'Propietateak' leihoak unean hautatutako objektuaren propietateak erakusten ditu beti txosten-diseinatzailearen ikuspegian.

Iradokizun-ikonoa

Sakatu Shift-F1 eta seinalatu saguarekin sarrera-koadro bati, koadroaren laguntza-testua ikusteko.


Txosten-eraikitzailea lehenengoz abiaraztean, 'Propietateak' leihoak txosten osoaren Datuak fitxa-orria erakusten du.

Hautatu taula bat edukien zerrendatik eta, gero, sakatu Tabuladorea tekla edo egin klik sarrera-koadrotik kanpo sarrera-koadrotik irteteko.

Gehitu eremuak txostenari Leihoa automatikoki erakusten da 'Edukiak' koadroan taula bat hautatu eta koadrotik irteten zarenean. Tresna-barrako 'Gehitu eremua' ikonoa ere sakatu daiteke, edo Ikusi - Gehitu eremua aukeratu.

Orokorra fitxa-orria erabil daiteke txostenaren izena aldatzeko, eta orriaren goiburuaren edo orri-oinaren area desgaitzeko, besteak beste.

Iradokizun-ikonoa

Txosten osoaren Data edo Orokorra ftixa-orria bistaratzeko, aukeratu Editatu - Hautatu dena - Hautatu txostena.


Orriaren goiburuaren edo orri-oinaren arean objekturik hautatu gabe klik egiten baduzu, area horren Orokorra fitxa-orria bistaratuko da.

Arearen ikusizko propietate batzuk editatu egin ditzakezu.

Baldintzapeko inprimatze-adierazpena TRUE (egiazkoa) bada, hautatutako objektua inprimatu egingo da.

Xehetasunak arean objekturik hautatu gabe klik egiten baduzu, area horren Orokorra fitxa-orria ikusiko duzu.

Erregistroak inprimatzeko modua doitzeko propietate batzuk zehaztu ditzakezu.

Txertatu datu-eremu batzuk 'Xehetasunak' arean, edo txertatu beste kontrol-eremu batzuk edozein areatan. Txertatutako eremu bat hautatzen duzunean, haren propietateak 'Propietateak' leihoan ikus ditzakezu.

'Etiketa' eremuetan, bistaratutako testua 'Etiketa' sarrera-koadroan alda dezakezu.

Irudien kasuan, irudia fitxategi baterako esteka gisa edo Base fitxategian kapsulatuko den objektu gisa txertatuko den zehaztu daiteke. Kapsulatzearen aukerak Base fitxategiaren tamaina handitzen du, eta estekatzearen aukerarekin fitxategia beste ordenagailu batzuetara eramatea zailagoa da.

Datu-eremu bateko Orokorra fitxa-orrian, formatuaren propietateak ezar ditzakezu, besteak beste.

'Datuak' fitxaren orrian, erakutsiko diren datu-edukiak alda daitezke.

Emaguzu laguntza!