Txostenen nabigatzailea

Txosten-diseinatzailearen 'Txosten-nabigatzailea' leihoa ireki dezakezu Ikusi - Txosten-nabigatzailea aukeratuta.

Txosten-nabigatzaileak txostenaren egitura erakusten du. Txosten-nabigatzailea txostenean funtzioak txertatzeko erabili daiteke.

Egin klik txosten-nabigatzaileko sarrera batean. Hari dagokion objektua edo area hautatuko da txosten-diseinatzailearen ikuspegian. Egin eskuineko klik sarrera batean, laster-menua irekitzeko.

Txostenean funtzioak sartzeko

Txosten-nabigatzailearen laster-menuan, txosten-diseinatzailearen ikuspegian ikusten diren komando berak ikusten dira, gehi funtzio berriak sortzeko edo ezabatzeko komandoak.

Funtzioak OpenFormula proposamenak zehaztutako sintaxia erabilita sartu daitezke.

Ikusi Baseri buruzko wiki orria txosten batean erabili ahal diren funtzioen inguruko laguntza gehiago jasotzeko.

Bezero bakoitzarentzat kopuru bat kalkulatzeko

  1. Ireki txosten-nabigatzailea.

  2. Ireki 'Taldeak' sarrera eta kostua kalkulatu nahi diozun taldea.

    Taldeak 'Funtzioak' izeneko beste azpisarrera bat dauka.

  3. Ireki funtzioen sarrerako laster-menua (egin klik eskuineko botoiaz) aukeratu funtzio berria sortzea, eta hauta ezazu.

    Propietateen arakatzailean funtzioa ikusiko duzu.

  4. Aldatu izena (adibidez, KostKalk) eta formula: [KostKalk] + [sartu kostuaren zutabearen izena].

  5. Hasierako balioan, sartu 0.

  6. Orain testu-eremu bat txerta dezakezu, eta zure [KostKalk] funtzioari lotu (datu-eremuen zerrenda-koadroan agertuko da).

Baliteke hasierako balioa eremuaren balioan ezarri behar izatea; adibidez, [eremua].

Kostuaren zutabean eremu batzuk hutsik badaude, erabili formula hau eremu hutsen edukia zerorekin ordezteko:

[BatuKost] + IF(ISBLANK([eremua]);0;[eremua])

Emaguzu laguntza!