Txostenen morroia

Txosten-diseinatzailea datu-baseen txosten propioak sortzeko tresna bat da. Txostenen morroia ez bezala, txosten-diseinatzailea erabilita nahi duzun moduan kontrolatu dezakezu txostenaren diseinua. Sortutako txostena Writer dokumentu bat izango da, eta hura ere editatu ahal izango duzu.

Ohar-ikonoa

Txosten-diseinatzailea erabili ahal izateko, haren osagaiak instalatuta egon behar du. Horrez gain, Java Runtime Environment (JRE) softwareak ere instalatuta egon behar du, eta software hori LibreOffice aukeretan hautatu behar da.


JRE softwarea instalatzeko

Txosten-eraikitzailea erabiltzeko, Java Runtime Environment (JRE) instalatuta eduki behar duzu.

  1. Aukeratu - LibreOffice - Aurreratua.

  2. Itxaron minutu bat, LibreOffice(e)k sisteman instalatuta dagoen Java softwareari buruzko informazioa biltzen duen bitartean.

    Sisteman JREren duela gutxiko bertsio bat aurkitzen bada, zerrendan sarrera bat ikusiko duzu.

  3. Egin klik sarreraren aurreko aukera-botoian JREren bertsio hori LibreOffice(e)n erabiltzeko gaitzeko.

  4. Ziurtatu Erabili Java runtime environment aukera gaituta dagoela.

JRE bertsiorik aurkitu ez bada zure sisteman, ireki web nabigatzaile bat eta deskargatu JRE softwarea hemendik: http://www.java.com. Instalatu JRE softwarea. Ondoren, berrabiarazi LibreOffice eta ireki berriro - LibreOffice - Aurreratua.

Txosten-eraikitzailea irekitzeko

  1. Ireki Base fitxategi bat edo sortu datu-base berria. Datu-baseak gutxienez taula bat eduki behar du, eta taula horrek gutxienez datu-eremu bat eta lehen mailako gakoaren eremu bat eduki behar ditu.

  2. Egin klik Base aplikazioaren leihoko 'Txostenak' ikonoan eta, gero, aukeratu 'Sortu txostena' diseinu-ikuspegian.

    Txosten-eraikitzailearen leihoa irekitzen da.

Txosten-eraikitzailea hiru zatitan banatzen da. Goian menua ikusiko dugu, azpian tresna-barrak dituela.

Eskuinean 'Propietateak' leihoa ikusiko duzu, une horretan hautatuta dagoen objektuaren propietateak bistaratuta dituela.

Txosten-eraikitzailearen leihoko ezkerreko zatian txosten-eraikitzailearen ikuspegia bistaratzen da. Txosten-eraikitzailearen ikuspegia hasieran hiru sekziotan banatuta egoten da, goitik behera:

  1. Orri-goiburua - arrastatu testu finkoa duten kontrol-eremuak orri-goiburuaren areara

  2. Xehetasuna - arrastatu eta jaregin datu-baseko eremuak Xehetasunak arean

  3. Orriaren orri-oina - arrastatu testu finkoa duten kontrol-eremuak orriaren orri-oinaren areara

Txostenaren goiburuko eta txostenaren orri-oin gehigarria txertatzeko, aukeratu Editatu - Txertatu txostenaren goiburukoa/orri-oina. Area horiek txosten osoaren hasieran eta amaieran agertuko den testua dute.

Sakatu area-izen baten aurreko "-" ikonoa area hori lerro bakarrera tolesteko txosten-diseinatzailearen ikuspegian. "-" ikonoa aldatu eta "+" ikonoa agertuko da. Ikono berria sakatu dezakezu area berriro zabaltzeko.

Datu-basearen eremuak txertatzeko, horiek arrastatu eta jaregin egiten dituzu 'Xehetasunak' arean. Ikusi 'Txostenean eremuak txertatzeko' atala behean.

Horrez gain, tresna-barrako 'Etiketa-eremua' edo 'Testu-koadroa' ikonoan klik egin dezakezu eta, gero, orriaren goiburukoaren edo orri-oinaren arean laukizuzen bat marraztu, orri guztietan berdina izango den testua definitzeko. Testua dagokion 'Propietateak' leihoaren 'Etiketa' koadroan sartu behar duzu. Halaber, grafikoak gehi ditzakezu 'Grafikoak' ikonoa erabiliz.

Txostena datu-baseko taula batekin konektatzeko

  1. Eraman sagua 'Propietateak' ikuspegira. Bi fitxa-orri ikusiko dituzu: Orokorra eta Datuak.

  2. 'Datuak' fitxa-orrian, sakatu Edukia konbinazio-koadroa irekitzeko.

  3. Hautatu zer tauletarako sortu nahi duzun txostena.

  4. Txostena hautatu ondoren, sakatu Tabuladorea tekla 'Edukia' koadrotik irteteko.

Gehitu eremuak txostenari leihoa automatikoki irekiko da eta hautatutako taularen eremu guztiak erakutsiko ditu.

Gehitu eremuak txostenari

'Gehitu eremua' leihoak txostenean taula-sarrerak txertatzen laguntzen du.

'Xehetasunak' ikuspegian eremuak txertatu ondoren, txostena prest dago exekutatzeko.

Txosten bat exekutatzeko

  1. Sakatu tresna-barrako 'Exekutatu txostena' ikonoaIkonoa.

Writer dokumentu bat irekiko da eta sortu duzun txostena erakutsiko du; han, txertatu duzun datu-basearen taulako balio guztiak bilduko dira.

Datu-basearen edukia aldatu bada, exekutatu txostena berriro eguneratzeko.

Txosten bat editatzeko

Lehenik, erabaki sortutako txostena editatu nahi duzun (Writer dokumentu estatikoa da), ala txosten-eraikitzailearen ikuspegia editatu nahi duzun eta, gero, diseinu berrian oinarrituriko txosten berria sortu nahi duzun.

Writer dokumentua irakurtzeko soilik ireki da. Dokumentua editatzeko, sakatu Editatu dokumentua informazio-barran, edo aukeratu Editatu - Edizio modua.

Txosten-eraikitzailearen ikuspegia editatu nahi baduzu, haren propietate batzuk alda ditzakezu.

Egin klik xehetasunen arean. Ondoren, 'Propietateak' leihoan, aldatu propietate batzuk, adibidez, atzeko planoaren kolorea.

Amaitu ondoren, sakatu 'Exekutatu txostena' ikonoaIkonoa txosten berria sortzeko.

Txosten-eraikitzailea ixten baduzu, txostena gorde behar den edo ez galdetuko zaizu. Sakatu Bai, jarri izena txostenari, eta sakatu Ados.

Txostena ordenatzea

Ordenatzen edo taldekatzen ez badituzu, erregistroak datu-basetik eskuratzen diren ordena berean txertatuko dira txostenean.

  1. Ireki txosten-diseinatzailearen ikuspegia eta egin klik tresna-barrako 'Ordenatzea eta taldekatzea' ikonoanIkonoa. Ordenatzea eta taldekatzea elkarrizketa-koadroa agertuko da.

  2. 'Taldeak' koadroan, egin klik lehen ordenatze-eremua izatea nahi duzun eremuan, eta ezarri 'Ordena' propietatea.

  3. Exekutatu txostena.

Elkartu

  1. Ireki txosten-diseinatzailearen ikuspegia eta egin klik tresna-barrako 'Ordenatzea eta taldekatzea' ikonoanIkonoa. Ordenatzea eta taldekatzea elkarrizketa-koadroa agertuko da.

  2. 'Taldeak' koadroan, ireki 'Taldearen goiburukoa' zerrenda-koadroa eta hautatu talde-goiburu bat erakustea.

  3. Sakatu 'Gehitu eremua' ikonoaIkonoa 'Gehitu eremua' leihoa irekitzeko.

  4. Arrastatu eta jaregin taldekatu nahi duzun eremu-sarrera talde-goiburuaren sekzioan. Ondoren, arrastatu eta jaregin geratzen diren eremuak 'Xehetasunak' sekzioan.

  5. Exekutatu txostena. Txostenak taldekatutako erregistroak erakusten ditu.

Ordenatu eta taldekatu nahi baduzu, ireki txosten-eraikitzailearen ikuspegia eta, gero, ireki 'Ordenatu eta taldekatu' elkarrizketa-koadroa. Hautatu taldekatu nahi dituzun eremuetarako talde-goiburu bat erakustea, eta hautatu talde-goiburua ezkutatzea ordenatu nahi dituzun eremuetarako. Itxi 'Ordenatu eta taldekatu' leihoa eta exekutatu txostena.

Zure datuak eguneratu eta inprimatzea

Datu berriak txertatzen dituzunean edo taulako datuak editatzen dituzunean, txosten berri batek eguneratutako datuak bistaratuko ditu.

Sakatu 'Txostenak' ikonoaIkonoa eta egin klik bikoitza gorde duzun azken txostenean. Datu berriak erakusten dituen Writer dokumentu berria sortuko da.

Txosten bat inprimatzeko, aukeratu Fitxategia - Inprimatu Writer dokumentuan.

Emaguzu laguntza!