Gehitu eremuak txostenari

'Gehitu eremua' leihoak txostenean taula-sarrerak txertatzen laguntzen du.

Komando hau erabiltzeko...

'Gehitu eremua' leihoa automatikoki erakutsiko da 'Edukiak' koadroan taula bat hautatu eta koadroa uzten denean.

Aukeratu Ikusi - Gehitu eremua.

Gehitu eremua ikonoa

Egin klik tresna-barrako 'Gehitu eremua' ikonoan.


  1. Hautatu eremua 'Gehitu eremua' elkarrizketa-koadroan eta egin klik Txertatu aukeran. Eremu anitz hautatu daitezke teklari sakatuta eusten bazaio eremu-izenetan klik egiten den bitartean, edo Shift tekla erabilita saguaren botoia sakatzen den bitartean. Egin klik tresna-barrako Txertatu aukeran eremuak txostenari gehitzeko.

  2. Arrastatu eta jaregin eremu-izenak banan-banan 'Gehitu eremua' leihotik txostenaren 'Xehetasunak' areara. Kokatu eremuak nahi duzun lekuan. Erabili tresna-barretako ikonoak eremuak lerrokatzeko.

    Ezin dira eremuak teilakatu. Taulako eremu bat 'Xehetasunak' arean jaregiten baduzu, etiketa bat eta testu-koadro bat txertatuko dira.

  3. Txostenaren orrialde guztietan bera izan behar duen testua ere txertatu daiteke. Sakatu 'Etiketa-eremua' ikonoaIkonoa, eta ondoren arrastatu laukizuzen bat 'Orrialde-goiburukoa' edo 'Orrialde-oina' arean. Editatu 'Etiketa' propietatea, nahi duzun testua erakusteko.

Eremu-izenak ordenatzea

Ordenatu gorantz ikonoa

Ordenatu izenak gorantz.

Ordenatu beherantz ikonoa

Ordenatu izenak beherantz.

Desegin ordenatzea ikonoa

Berrezarri jatorrizko ordenatzea

Emaguzu laguntza!