Data eta ordua

Txosten-diseinatzailearen 'Data eta ordua' elkarrizketa-koadroa irekitzeko, Txertatu - Data eta ordua erabili daiteke.

Iradokizun-ikonoa

Sakatu Shift-F1 eta seinalatu saguarekin sarrera-koadro bati, koadroaren laguntza-testua ikusteko.


Gaitu 'Txertatu data' txostenaren area aktiboan data-eremu bat txertatzeko. Data-eremuak uneko data bistaratuko du txostena exekutatzen denean.

Gaitu 'Txertatu ordua' txostenaren area aktiboan ordu-eremu bat txertatzeko. Ordu-eremuak uneko ordua bistaratuko du txostena exekutatzen denean.

Sakatu Ados eremua txertatzeko.

Data- edo ordu-eremuan klik egin dezakezu eta area bereko beste kokaleku batera eraman, edo haren propietateak edita ditzakezu 'Propietateak' leihoan.

Emaguzu laguntza!