Migratu makroak

Datu-baseen dokumentuetako makroen migraziorako morroiak Base fitxategi zahar bateko azpidokumentuetan lehendik dauden makroak Base fitxategi berriak makroak biltegiratzeko duen areara mugitzen ditu.

Lehen, inprimakietako eta txostenetako testuzko azpidokumentuetan bakarrik gorde zitezkeen makroak. Orain, makroak Base fitxategian bertan ere gorde daitezke. Horrek esan nahi du Base fitxategietako makroak Base aplikazioko edozein osagaitatik dei daitezkeela: inprimakietatik, txostenetatik, taula-diseinutik, kontsulta-diseinutik, erlazio-diseinutik eta taulen datu-ikuspegitik.

Dena dela, teknikoki ezinezkoa da makroak Base aplikazioko fitxategi batean eta aldi berean haren azpidokumentuetan gordetzea. Beraz, Baseko fitxategiari makro berriak erantsi nahi badizkiozu eta azpidokumentuetan gordetako makro zaharrak galdu nahi ez badituzu, lehendik dauden makro zaharrak Baseko fitxategiko makroen biltegiratze-areara eraman behar dituzu.

Datu-baseen dokumentuetako makroak migratzeko morroiak makroak Base aplikazioko fitxategiaren biltegiratze-areara eraman ditzake. Ondoren, makroak aztertu eta zure nahierara editatu ahal izango dituzu.

Adibidez, gerta liteke azpidokumentuetako makroek modulu-izen eta makro-izen berak izatea. Makro horiek makroentzako biltegiratze-area komun batera eramaten dituzunean, makroak editatu egin behar dituzu, izen esklusiboak izan ditzaten. Morroiak ezin du hori egin.

Morroiak Base aplikazioko fitxategiaren babeskopia egin dezake zuk hautatzen duzun beste karpeta batean. Morroiak jatorrizko Baseko fitxategia aldatzen du. Babeskopia, ordea, ez da aldatzen.

Atzera

Aurreko urratsean elkarrizketa-koadroan egindako aukerak ikusi ahal izan dituzu. Uneko ezarpenak ez dira aldatuko. Bigarren orrialdetik aurrera soilik egongo da aktibatuta botoi hau.

Hurrengoa

Sakatu Hurrengoa botoia, eta morroiak uneko elkarrizketa-koadroaren ezarpenak erabiliko ditu eta hurrengo urratsera joango da. Azken urratsean bazaude, botoia Sortu izatera igaroko da.

Amaitu

Aldaketa guztiak aplikatu eta morroia ixten du.

Utzi

Utzin klik egitean itxi egiten da elkarrizketa-koadroa aldaketak gorde gabe.

Emaguzu laguntza!