Tresnak

Datu-basearen leihoaren 'Tresnak' menua.

Erlazioak

Erlazio-diseinua ikuspegia irekitzen du, eta datu-basearen konexioak erlazioak onartzen dituen egiaztatzen du.

Erabiltzaile-administrazioa

Erabiltzaile-administrazioa elkarrizketa-koadroa irekitzen du datu-baseak eginbide hori onartzen badu.

Taula-iragazkia

'Taula-iragazkia' elkarrizketa-koadroa irekitzen du, erakutsi edo ezkutatu nahi diren taulak zehazteko.

Hautatu iragazi nahi dituzun taulak Iragazi zerrendan.

Hierarkian goi-goian dagoen taula hautatzen baduzu, hierarkiako taula guztiak hautatuko dira.

Hirarkian beheko maila batean dagoen taula bat hautatzen baduzu, taula horren gainean dauden taulak ez dira hautatuko.

SQL

SQL elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor SQL instrukzioak sar ditzakezu.

Emaguzu laguntza!