Fitxategia

Datu-basearen leihoko Fitxategia menua. Datu-baseetarako sarrerak bakarrik zerrendatzen dira.

Gorde

Uneko datu-basearen fitxategia, kontsulta, inprimakia edo txostena gordetzen du. Datu-basearen fitxategirako, fitxategia gordetzeko elkarrizketa-koadroa erakutsiko da. Beste proiektuetarako, Gorde elkarrizketa-koadroa erakutsiko da.

Gorde honela

Uneko datu-basearen fitxategia beste izen batekin gordetzen du. Fitxategia gordetzeko elkarrizketa-koadroan, hautatu bide bat eta fitxategi-izen bat fitxategia gordetzeko.

Esportatu

Hautatutako txostena edo inprimakia testu-dokumentu batera esportatzen du. Txosten dinamikoak esportazio-unean datu-baseak dituen edukien kopia gisa esportatzen dira.

Bidali

Azpimenu bat irekitzen du.

Bidali dokumentua posta elektroniko bidez

Posta elektronikoko aplikazio lehenetsia irekitzen du posta berria bidaltzeko. Uneko datu-basearen fitxategia erantsiko da. Gaia, hartzaileak eta mezuaren gorputza sartu ahal dituzu.

Txostena mezu elektroniko gisa

Posta elektronikoko aplikazio lehenetsia irekitzen du mezu berria bidaltzeko. Hautatutako txostena eranskin modura gehituko da. Mezuaren gaia, hartzaileak eta gorputza sartu daitezke. Txosten dinamikoen kasuan, datu-basearen edukiek esportazioaren unean duen egoeraren kopia bat esportatzen da.

Txostena testu-dokumentura

Hautatutako txostena testu-dokumentura esportatzen du. Txosten dinamikoa datu-baseko edukiaren kopia gisa esportatzen da esportazio-garaian.

Emaguzu laguntza!