LibreOffice 7.1 laguntza
Datu-basearen leihoaren 'Editatu' menua.
Hautatutako objektua arbelean kopiatzen du.
Arbeleko elementua txertatzen du. Nahi izanez gero, inprimakiak eta txostenak, azpikarpetak barne, datu-basearen fitxategi batetik bestera eraman ditzakezu.
Arbeleko elementua txertatzen du. Nahi izanez gero, inprimakiak eta txostenak, azpikarpetak barne, datu-basearen fitxategi batetik bestera eraman ditzakezu.
Sarrera guztiak hautatzen ditu, azpikarpetak barne, datu-basearen leihoko behealdean.
Hautatutako taula, kontsulta, inprimakia edo txostena editatzeko leihoa irekitzen du.
Hautatutako taula, kontsulta, inprimakia edo txostena ezabatzen du.
Hautatutako objektuari izena aldatzen dio. Datu-basearen arabera, baliteke izen, karaktere eta izen-luzera batzuk baliogabeak izatea.
Hautatutako objektua azkena gordetako egoeran irekitzen du.
Hautatutako kontsulta ikuspegi bihurtzen du. Jatorrizko kontsulta datu-basearen fitxategian gordetzen da, eta datu-basearen zerbitzarian ikuspegi gehigarria sortzen da. Datu-baseei ikuspegia gehitzeko, idazteko baimena eduki behar duzu.
Datu-base gehienek datu-baseko taulak iragazteko edo ordenatzeko erabiltzen dituzte kontsultak ordenagailuan erregistroak bistaratzeko. Ikuspegiek kontsulten funtzionalitate bera eskaintzen dute, baina zerbitzariaren aldetik. Datu-basea ikuspegiak onartzen dituen zerbitzari batean badago, ikuspegiak zerbitzariko erregistroak iragazteko erabil ditzakezu bistaratze-denbora azkartzeko.
Inprimakien morroia abiarazten du hautatutako taula, kontsulta edo ikuspegiarentzat.
Txostenen morroia abiarazten du hautatutako taula, kontsulta edo ikuspegiarentzat.
Azpimenu bat irekitzen du.
Datu-basearen propietateen elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Konexio motaren morroia irekitzen du.
Propietate aurreratuen elkarrizketa-koadroa irekitzen du.