Hautatu datu-basea

Datu-base berria sortu, datu-basearen fitxategia ireki edo lehendik dagoen datu-basera konektatzen da.

Sortu datu-base berria

Datu-base berria sortzeko hautatu. Aukera honek HSQL datu-basearen motorra ezarpen lehenetsiekin erabiltzen du. Ondoren, morroiaren azken orrialdea agertuko da.

HSQL datu-baseei buruzko kanpoko webgunea.

Ireki lehendik dagoen datu-base bat

Datu-basearen fitxategia azkena erabilitako fitxategien zerrendatik edo fitxategiak hautatzeko elkarrizketa-koadrotik irekitzeko hautatu aukera hau.

Azkena erabilia

Hautatu datu-basearen fitxategi bat azken erabilitako fitxategien zerrendatik irekitzeko. Sakatu amaitu fitxategia berehala irekitzeko eta morroitik irteteko.

Ireki

Fitxategiak hautatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor datu-basearen fitxategi bat hauta dezakezu. Sakatu Ireki edo Ados elkarrizketa-koadroan fitxategia berehala ireki eta morroitik irteteko.

Lehendik dagoen datu-basera konektatzea

Hautatu aukera hau lehendik dagoen datu-basearen konexioarentzat datu-basearen dokumentua sortzeko.

Datu-basearen mota

Hautatu lehendik dagoen datu-basearen konexioarentzako datu-base mota.

note

Outlook, Evolution, KDE Address Book eta Mozilla datu-base motek ez dute informazio osagarririk behar. Beste datu-base mota batzuentzat, morroiak orrialde osagarriak ditu beharrezko informazioa zehazteko.


Morroiaren hurrengo orrialdea hauetako bat izango da:

Gorde eta jarraitu

Datu-basea erregistratu, datu-basea editatzeko ireki edo taula berria txertatzea nahi duzun zehazten du.

Konfiguratu testu-fitxategiaren konexioa

Konfiguratu Microsoft Access edo Microsoft Access 2007 konexioa

Konfiguratu LDAP konexioa

Konfiguratu ADO konexioa

Konfiguratu JDBC konexioa

Konfiguratu Oracle datu-basearen konexioa

MariaDB eta MySQL konexioa

ODBC ezarpenak

Konfiguratu kalkulu-orriaren konexioa

Emaguzu laguntza!