LibreOffice 7.1 laguntza
Datu-baseko aukera batzuk zehazten ditu.
Datu-basearen leihoan, aukeratu Editatu - Datu-basea - Propietateak, eta egin klik Propietate aurreratuak fitxan
Ondorengo kontrolen erabilgarritasuna datu-base motaren arabera dago:
Sartu dBASE fitxategiak dituen direktoriorako bide-izena.
Ziurtatu dBase fitxategien *.dbf fitxategi-izenaren luzapena minuskulaz idatzita dagoela.
Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, eta hor fitxategi edo direktorio bat hauta dezakezu.
Datu-basearen konexioa uneko ezarpenekin probatzen du.
Idatzi testu-fitxategien karpetarako bide-izena.
Sartu datu-base gisa erabili nahi duzun kalkulu-orriaren dokumenturako bide-izena.
Idatzi ODBC datu-iturburuaren izena.
Idatzi datu-basean sartzeko behar den erabiltzaile-izena.
Hautatuta badago, datu-basean sartzeko behar den pasahitza eskatuko zaio erabiltzaileari.
Idatzi datu-basearen izena.
Idatzi datu-iturburu gisa erabili nahi duzun MySQL datu-basearen izena.
Idatzi datu-iturburu gisa erabili nahi duzun Oracle datu-basearen izena.
Idatzi datu-iturburu gisa erabili nahi duzun Microsoft Access datu-basearen fitxategi-izena.
Idatzi LDAP datu-iturburuaren ostalari-izena.
Sartu JDBC datu-iturburuaren kokalekua URL gisa.
Sartu datu-iturburuarekin konektatzen den JDBC kontrolatzaile klasea.
Datu-baserako konexioa JDBC kontrolatzaile klasearen bidez probatzen du.
Hautatu zerrendako datu-base bat edo sakatu Sortu datu-base berria sortzeko.