Ezarpen osagarriak

Datu-iturburu batentzako aukera osagarriak zehazten ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Datu-basearen leihoan, aukeratu Editatu - Datu-basea - Propietateak, eta egin klik Ezarpen osagarriak fitxan


Ondorengo kontrolen erabilgarritasuna datu-base motaren arabera dago:

Ostalari-izena

Idatzi datu-basea duen zerbitzariaren ostalari-izena, adibidez ldap.server.com.

Ataka-zenbakia

Idatzi datu-basea ostatatzen duen zerbitzariaren ataka-zenbakia.

MySQL JDBC kontrolatzaile klasea

Sartu MySQL datu-basearen JDBC kontrolatzailearen izena.

Karaktere-jokoa

Hautatu LibreOffice aplikazioko datu-basea bistaratzeko erabiltzea nahi duzun karaktere-jokoa. Ezarpen honek ez dio datu-baseari eragiten. Sistema eragileko karaktere-joko lehenetsia erabiltzeko, hautatu "System".

Ohar-ikonoa

Testu eta dBase datu-baseak tamaina finkoko karaktere-luzera duten karaktere-jokoetara murriztuta daude. Karaktere horiek byte kopuru berdinarekin kodetuta daude.


Oracle JDBC kontrolatzaile klasea

Sartu Oracle datu-baserako JDBC kontrolatzailearen izena.

Kontrolatzailearen ezarpenak

Zehaztu kontrolatzailearen aukera osagarriak.

Erabili katalogoa fitxategietan oinarritutako datu-baseetan

Katalogoaren uneko datu-iturburua erabiltzen du. Aukera hori erabilgarria da ODBC datu-iturburua datu-basearen zerbitzaria denean. Ez hautatu aukera hori, ODBC datu-iturburua dBase kontrolatzailea denean.

Base DN

Sartu LDAP datu-basean bilaketa egiteko hasiera-puntua, adibidez, dc=com.

Erregistroen gehieneko kopurua

Idatzi LDAP zerbitzarian sartzean kargatzea nahi duzun erregistroen gehieneko kopurua.

Bistaratu ezabatutako erregistroak ere

Fitxategiko erregistro guztiak bistaratzen ditu, ezabatu gisa markatutakoak barne. Kontrol-lauki hau hautatzen baduzu, ezingo dituzu erregistroak ezabatu.

Ohar-ikonoa

dBase formatuan, ezabatutako erregistroak fitxategian gordetzen dira.


Iradokizun-ikonoa

Datu-basean egindako aldaketak bistaratzeko, itxi datu-baserako konexioa eta konektatu berriro datu-basera.


Indizeak

Indizeak elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor uneko dBase datu-baseko taula-indizeak antola ditzakezu.

Testuak goiburukoak ditu

Hautatu kontrol-lauki hori, testu-fitxategiaren lehen lerroak eremu-izenak baditu.

Eremu-bereizlea

Sartu edo hautatu testu-fitxategiko datu-eremuak bereiztuko dituen karakterea.

Testu-bereizlea

Sartu edo hautatu testu-fitxategiko testu-eremuak identifikatuko dituen karakterea. Ezin duzu karaktere bera erabili eremu-bereizle gisa.

Dezimalen bereizlea

Sartu edo hautatu testu-fitxategian dezimalen bereizle gisa erabiliko den karakterea, adibidez, puntua (0.5) edo koma (0,5).

Milakoen bereizlea

Sartu edo hautatu testu-fitxategiko milakoen bereizle gisa erabiliko den karakterea, adibidez, koma (1,000) edo puntua (1.000).

Fitxategi-luzapena

Hautatu testu-fitxategiaren formatua. Hautatzen duzun luzapenak elkarrizketa-koadro honetako ezarpen lehenetsi batzuei eragingo die.

Emaguzu laguntza!