Ezarpen bereziak

Datu-baseetan datuekin lan egiteko modua zehazten du.

Komando hau erabiltzeko...

Datu-basearen leiho batean, aukeratu Editatu – Datu-basea – Ezarpen aurreratuak


Ondorengo kontrolen erabilgarritasuna datu-base motaren arabera dago:

Erabili SQL92 izen-murriztapenak

Datu-iturburuetako izenetan SQL92 izen-murriztapenekin bat datozen karaktereak bakarrik onartzen ditu. Gainerako karaktere guztiak baztertu egiten dira. Izen guztiek letra minuskulaz, letra maiuskulaz edo azpimarraz ( _ ) hasi behar dute. Gainerako karaktereak ASCII letrak, zenbakiak eta azpimarrak izan daitezke.

Erabili AS gako-hitza taulen alias-izenen aurretik

Zenbait datu-basek "AS" gako-hitza erabiltzen dute izenen eta horien aliasen artean, eta beste batzuek zuriunea erabiltzen dute. Gaitu aukera hau alias aurrean AS txertatzeko.

Amaitu testu-lerroak 'CR + LF'rekin

Hautatu testu-lerro guztiak amaitzeko CR + LF kode-bikotea erabiltzea (komenigarria DOS eta Windows sistema eragileetan).

Erantsi taulako aliasa SELECT instrukzioetan

Taularen izenari aliasa eransten dio SELECT instrukzioetan.

Erabili Outer Join sintaxia '{OJ }'

Erabili ihes-sekuentziak elkartze osoetan (outer joins). Ihes-sekuentzia horren sintaxia {oj outer-join} da

Adibidea:

select Article.* from {oj item LEFT OUTER JOIN orders ON item.no=orders.ANR}

Ez ikusiarena egin datu-basearen kontrolatzaileko pribilegioei

Datu-basearen kontrolatzaileak emandako sarbide-pribilegioei ez ikusi egiten die.

Ordeztu parametro izendunak ? ikurrarekin

Datu-iturburuko parametro izendunak galdera-ikurrarekin (?) ordezten ditu.

Bistaratu bertsio-zutabeak (erabilgarri badago)

Datu-base batzuek bertsio-zenbakia esleitzen die eremuei erregistroko aldaketen jarraipena egiteko. Eremuen bertsio-zenbakia puntu bat handitzen da haien edukia aldatzen den bakoitzean. Erregistroaren barneko bertsio-zenbakia bistaratzen du datu-baseko taulan.

Erabili katalogo-izena SELECT instrukzioetan

Katalogoaren uneko datu-iturburua erabiltzen du. Aukera hori erabilgarria da ODBC datu-iturburua datu-basearen zerbitzaria denean. Ez hautatu aukera hori, ODBC datu-iturburua dBase kontrolatzailea denean.

Erabili eskema-izena SELECT instrukzioetan

SELECT instrukzioetan eskema-izena erabiltzeko aukera ematen dizu.

Sortu indizea ASC edo DESC instrukzioaren bidez

Indizea sortzen du ASC edo DESC instrukzioaren bidez.

Balio logikoen konparazioa

Hautatu zein konparazio logiko erabili nahi duzun.

Inprimakiko datuen sarrerak egiaztatzea beharrezko eremuentzako

Erregistro bat sartzen duzunean edo lehendik dagoen bat eguneratzen duzunean, sarreraren bat eskatzen duen datu-base zutabe bati lotutako eremu bat hutsik uzten baduzu, eremu hutsaz ohartarazten duen mezu bat ikusiko duzu.

Kontrol-lauki hori gaituta ez badago, uneko datu-baseko inprimakiak ez dira berrikusiko, beharrezko eremuak bete direla egiaztatzeko.

Kontrol-laukia erabilgarri dago datuetan idazteko aukera ematen duten datu-iturburu mota guztietarako. Kontrol-laukia ez dago kalkulu-orrietan, testuan, csv formatuan eta irakurtzeko soilik diren helbide-liburuetan.

Ez ikusiarena egin moneta-eremuaren informazioari

Oracle JDBC konexioetarako soilik. Gaituta badago, moneta-eremutzat hartuko den zutaberik ez dagoela zehazten du. Datu-baseak itzulitako eremu mota baztertu egiten da.

Erabili ODBCko zehaztapenekin bateragarriak diren data/ordua literalak

Uneko instantziakoak diren elementuak zerrendatzen ditu.

Sortu lehen mailako gakoa

Hautatu aukera hori balio unibokoak dituen eremu bat lehen mailako gako gisa erabiltzeko.

Datu-base batekin konektatzean API generiko bat erabiltzen bada, esaterako ODBC, JDBC edo ADO, Base aplikazioak heuristika erabiltzen du datu-base horrek lehen mailako gakoak onartzen dituen zehazteko. API horiek ez dute euskarri espezifikorik informazio hori atzitu ahal izateko.

Batzuetan heuristikak huts egiten du. Hiru egoerako kontrol-lauki hau zehaztu gabeko egoeran dago modu lehenetsian, alegia, "aplikatu heuristika" egoeran. Kontrol-laukia gaituta badago, lehen mailako gakoen euskarria badagoela onartzen da. Kontrol-laukia desgaituta badago, lehen mailako gakoen euskarririk ez dagoela onartzen da.

kontuan izan aukera hori heuristika bertan behera uzteko besterik ez dela. Kontrol-laukia gaitzen baduzu lehen mailako gakoen euskarria ez duen datu-base baterako, erroreak ikusiko dituzu.

Emaguzu laguntza!