LibreOffice 7.1 laguntza
dBase datu-baseko indizeak antolatzen uzten dizu. Indizeen bidez, azkar sartu zaitezke datu-baseetan, betiere indizearen bidez definitutako hautapeneko datuak kontsultatzen badituzu. Taula bat diseinatzean, indizeak defini ditzakezu Indizeak fitxan.
Hautatu indexatzea nahi duzun datu-baseko taula.
Hautatutako datu-baseko taularen uneko indizeak zerrendatzen ditu. Zerrendatik indize bat kentzeko, egin klik indizean eta, gero, sakatu eskuin-gezia.
Taula bati esleitu diezazkiokezun indize erabilgarriak zerrendatzen ditu. Hautatutako taula bati indize bat esleitzeko, egin klik ezkerrerako geziaren ikonoan. Ezkerrerako gezi bikoitzak indize erabilgarri guztiak esleitzen ditu.
Hautatutako indizea Taula-indizeak zerrendara eramaten du.
Indize libre guztiak Taula-indizeak zerrendara eramaten ditu.
Hautatutako taula-indizeak Indize libreak zerrendara eramaten ditu.
Taula-indize guztiak Indize libreak zerrendara eramaten ditu.