dBASE

Zehaztu dBase datu-basearen ezarpenak.

Komando hau erabiltzeko...

dBASE motako datu-baseen fitxategi-leihoan, aukeratu Editatu - Datu-basea - Propietateak.


Taulen arteko erlazioak definitzeko, erabili LibreOffice aplikazioko JDBC edo ODBC.

Bistaratu erregistro ez aktiboak

fitxategiko erregistro guztiak bistaratzen ditu, ezabatu gisa markatutakoak barne. Kontrol-lauki hau hautatzen baduzu, ezingo dituzu erregistroak ezabatu.

dBase formatuan, ezabatutako erregistroak fitxategian gordetzen dira.

Datu-basean egindako aldaketak bistaratzeko, itxi datu-baserako konexioa eta konektatu berriro datu-basera.

Karaktere-jokoa

Hautatu LibreOffice aplikazioko datu-baseak ikusteko erabiltzea nahi duzun kode-bihurketa. Horrek ez dio eragiten datu-baseari. Aukeratu "Sistema" sistema eragileko karaktere-joko lehenetsia erabiltzeko. Testu eta dBase datu-baseak tamaina finkoko karaktere-luzera duten karaktere-jokoetara murriztuta daude. Karaktere horiek byte kopuru berdinarekin kodetuta daude.

Erabili SQL92 izen-murriztapenak

SQL92 izen-murriztapenekin bat datozen karaktereak bakarrik onartzen ditu datu-iturburuko izenetan. Beste karaktere guztiak baztertu egiten dira. Izen guztiek letra maiuskulaz edo minuskulaz edo azpimarraz ( _ ) hasi behar dute. Gainerako karaktereak ASCII letrak, maiuskulak eta zenbakiak izan daitezke.

Indizeak

Indizeak elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor taula-indizeak uneko dBase datu-basean antola ditzakezu.

Emaguzu laguntza!