ODBC

ODBC datu-basearen ezarpenak zehazten ditu. Hor sarbiderako erabiltzaile-datuak, kontrolatzailearen ezarpenak eta letra-tipoaren definizioak sartzen dira.

Erabiltzaile-izena

Idatzi erabiltzaile-izena datu-basera sartzeko.

Pasahitza behar da

Baimenik ez duten erabiltzaileak datu-basean sartzea saihesten du. Saio bakoitzean behin bakarrik sartu behar duzu pasahitza.

Kontrolatzailearen ezarpenak

Erabili testu-eremu hau kontrolatzailearen hautazko ezarpen gehigarriak sartzeko, beharrezkoa izanez gero.

Karaktere-jokoa

Hautatu LibreOffice aplikazioko datu-baseak ikusteko erabiltzea nahi duzun kode-bihurketa. Horrek ez dio eragiten datu-baseari. Aukeratu "Sistema" sistema eragileko karaktere-joko lehenetsia erabiltzeko. Testu eta dBase datu-baseak tamaina finkoko karaktere-luzera duten karaktere-jokoetara murriztuta daude. Karaktere horiek byte kopuru berdinarekin kodetuta daude.

Orokorra

Berreskuratu sortutako balioak

LibreOffice aplikazioak gehikuntza automatikoko datu-eremuak onartzea gaitzen du uneko ODBC edo JDBC datu-iturburuarentzat. Hautatu kontrol-lauki hau, datu-baseak gehikuntza automatikoko eginbidea onartzen ez badu SDBCX geruzan. Orokorrean, gehikuntza automatikoa lehen mailako gakoarentzat hautatzen da.

Gehikuntza automatikoko instrukzioa

Sartu datu-iturburuari zehaztutako osoko datu-eremua automatikoki handitzeko agintzen dion SQL komando-adierazlea. Adibidez, datu-eremua sortzeko SQL instrukzio arrunta hau da:

CREATE TABLE "table1" ("id" INTEGER)

MySQL datu-baseko "id" datu-eremua automatikoki handitzeko, erabili instrukzio hau:

CREATE TABLE "table1" ("id" INTEGER AUTO_INCREMENT)

Beste hitz batzutan, sartu AUTO_INCREMENT Gehikuntza automatikoko instrukzioa koadroan.

Sortutako balioen kontsulta

Sartu lehen mailako gakoaren datu-eremurako gehikuntza automatikoko azken balioa itzultzen duen SQL instrukzioa. Adibidez:

SELECT LAST_INSERT_D();

Erabili SQL92 izen-murriztapenak

SQL92 izen-murriztapenekin bat datozen karaktereak bakarrik onartzen ditu datu-iturburuko izenetan. Beste karaktere guztiak baztertu egiten dira. Izen guztiek letra maiuskulaz edo minuskulaz edo azpimarraz ( _ ) hasi behar dute. Gainerako karaktereak ASCII letrak, maiuskulak eta zenbakiak izan daitezke.

Erabili katalogoa fitxategian oinarritutako datu-baseetan

Katalogoaren uneko datu-iturburua erabiltzen du. Hori erabilgarria da ODBC datu-iturburua datu-basearen zerbitzaria denean. ODBC datu-iturburua dBase kontrolatzailea denean, ez markatu kontrol-lauki hau.

Emaguzu laguntza!